Saltar a contenido

APPunta zaitez eta zentzuz kontsumitu!

Zentzuz Kontsumitu partzuergoak (medicusmundi Araba, Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea GGKE-ek osatutakoa) kontsumo arduratsua bultzatzeko bi tresna aurkeztu ditu gaur, partzuergoak berak diseinatuak eta hartzaile desberdinei zuzenduak: Vitoria-Gasteizko Kale-izendegi Arduratsuaren aplikazio mugikorra, herritarrek erabil dezaten, eta Erosketa Publiko Arduratsuko Gida, erakunde publikoentzat.

 

Zentzuz Kontsumitu partzuergoak (medicusmundi Araba, Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea GGKE-ek osatutakoa) kontsumo arduratsua bultzatzeko bi tresna aurkeztu ditu gaur, partzuergoak berak diseinatuak eta hartzaile desberdinei zuzenduak: Vitoria-Gasteizko Kale-izendegi Arduratsuaren aplikazio mugikorra, herritarrek erabil dezaten, eta Erosketa Publiko Arduratsuko Gida, erakunde publikoentzat.

Biek ideia bera dute abiapuntu: KONTSUMOA, publikoa zein pribatua, eraldaketa sozialerako tresna ahaltsua da. Gure eguneroko erosketen bidez, egungo ekonomia- eta merkataritza-eredu bidegabea betikotzen laguntzen ari gara, edo, aitzitik, aldaketa erreal eta iraunkor bateko protagonista bihur gaitezke. Izan ere, ez da gauza bera tokiko letxuga ekologiko bat erostea eta gure mahaira heldu arte ehunka edo milaka kilometro egin dituen beste bat erostea; era berean, bestelakoa da birziklatutako edo bigarren eskuko kamiseta bat aukeratzea eta arropa-kate handietan azken denboraldiko kamiseta bat eskuratzea. 

Vitoria-Gasteizko KALE-IZENDEGI ARDURATSUA aplikazio mugikorrak zerrenda zabal batean jasotzen ditu BESTE KONTSUMO-EREDU BATerako aukera eskaintzen duten denda eta establezimenduak, baldintza hauetako bat edo batzuk betetzen dituztelako: ekonomia sozial eta solidariokoak dira; genero-berdintasuna sustatzen dute; bidezko merkataritzakoak, ekologikoak eta tokikoak diren produktuak eskaintzen dituzte; birziklapenaren alde egiten dute, teknologia berrien alde.

Aplikazioak iragazki batzuk ditu, produktuen kategoria edo sailkapenaren arabera, eta establezimendu bakoitzaren geolokalizazioa, harremanetarako telefono-zenbakiarekin eta helbidearekin.

Vitoria-Gasteizko Kale-izendegi Arduratsua software librearen bidez garatu da, eta kontsumo arduratsuaren filosofia errespetatuz diseinatu da, teknologia berrien kontsumo kontziente eta arduratsua egiteko bide ematen baitu. Android gailuetarako eskuragarri dago, eta mugikorretik edo tabletatik deskarga daiteke, Play Storen bilatuta. Kontsultagai dago, halaber, www.consumoresponsable.info webgunean.

Ez dugu nahi tresna estatikoa izatea. Espero dugu handitzen jarraitzea, establezimendu berriak gehituta. Hori lortzeko, herritarrei eskatzen diegu informazioa bidal dezatela kontsumo arduratsuaren irizpideak betetzen dituzten ekimen berriei buruz.

Bestalde, kontratazio publikoan klausula etikoak, sozialak eta ingurumenekoak sartzeko gida praktikoa argitaratu dugu.

Xedea da tresna baliagarria izatea, ardura politiko edo tekniko batetik, kontratazio horretarako baldintza-agiriak prestatu behar dituztenentzat.

Kontratazio publikoa, gutxi gorabehera, barne-produktu gordinaren % 18,5 da gaur egun, eta, bolumen ekonomiko handi horren ondorioz, erakunde publikoak pertsona eta zerbitzuen kontratatzaile nagusiak dira, izan ere.

Nazio Batuek onartutako Garapen Jasangarriko Helburuen Agenda 2030ean, kontratazio publiko arduratsu bat aldezten da, gizarte- eta ingurumen-arloko klausulak gehituta erosketa eta kontratazio publikoetan. Azken helburua? Bai gure gizartea, bai ekoizpen eta kontsumoko ereduak eraldatzea, haiek jasangarriago eta ekitatiboago egiteko.

Estatu-mailako Sektore Publikoko Kontratuen 9/2017 Legea bide horretatik doa, kontratazio publikorako baldintza-agirietan klausula sozialak, ingurumenekoak edo generokoak nahitaez sartu behar direla ezartzen baitu.

Gidak izaera praktikoa du, eta lagundu nahi du administrazioek lege hori bete dezaten eta kontsumo-ereduaren aldaketaren aitzindari bihur daitezen. Hemen deskarga daiteke: www.consumoresponsable.info

Zentzuz Kontsumitu hezkuntza-proiektu bat da, hiru GKEk zuzendua (medicusmundi Araba, Mugarik Gabe eta Setem Hego Haizea) eta Vitoria-Gasteizko Udalak finantzatua, gure hiria kontsumo arduratsu eta kontzientearen erreferente bihurtzeko xedea duena.