Euskal familiek osasun-gastu osoaren %25 beren poltsikotik ordaintzen dute
Astelehena, 9 azaroa 2026
Donostia. Azaroaren 9a. Medicusmundi Arabak eta medicusmundi Gipuzkoak «Euskadiko osasunaren pribatizazioaren inguruko 20 ideia: guztion osasunerako arriskua» ikerketaren emaitza nagusiak aurkeztu dituzte gaur Donostian. Ikerketa hori Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) OPIK-Osasunaren Gizarte Determinatzaileei eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak egin du 2023tik 2026ra bitartean, bi erakundeen ekimenez.