Saltar a contenido

Nola lan egiten dugun

Gogoeta, azterketa, esperientzia-trukea, eta Iparraldean zein Hegoaldean estrategiak, sentsibilizazio-kanpainak eta salaketa-kanpainak aurrera eramatea dira gure gakoak.

Horretarako, oinarri sozial sendo eta zabala behar dugu, gure xedean lagun diezagun eta bestelako gizartea eraikitzea susta dezan, eta horrek epe luzean, elkarri lagun-egitean, horizontaltasunean eta elkarrekikotasunean oinarrituriko lankidetza-harremanak behar ditu. Horrenbestez:

  1. Garapenerako esku-hartzeak giza eskubideen sustapenean eta toki-mailako gaitasunetan oinarritzen dira.
  2. Lankidetzako jarduerek tartean diren pertsona eta komunitate guztiek parte har dezaten bultzatzen dute, tokiko estrategiak eta ekimenak abiapuntu.
  3. Esku-hartzeak lankidetzan kide ditugun komunitateen baldintzetara egokitzen dira, aukerak komunitate bakoitzaren beharrizanen arabera hartuz, beharrizan sanitarioak zein bestelakoak izan.
  4. Herritartasun globalerako hezkuntzako programetan lan egiten dugu, kontzientzia kritikoak sortzeko eta pertsona bakoitza arduratsu eta aktibo bihurtze aldera, gizarte berria eraikitzeko helburuz, bai Iparraldean, bai Hegoaldean.
  5. Elkarrizketan dihardugu eta lankidetza- eta osasun-politiketan eragiten dugu, erakunde gisa definitzen gaituzten printzipioei eutsirik.
  6. Jardueretan, oro har, genero-ikuspegia txertatzen dugu.
  7. Beste GKE eta garapen-eragile batzuekin lankidetzan aritzen eta koordinatzen gara, bakoitzak autonomiaz eta parte-hartze arduratsuz jokatuta.
  8. Kontu ematen dugu eta erabateko gardentasuna dugu gure esku-hartzeen inguruan.
  9. Betiere ahalik eta eragimenik handiena bilatzen dugu, eraginkortasuna inola ere mugatu gabe.