Saltar a contenido

Erabilerraztasuna

W3C erakundeko WAI lantaldeak taxututako 'Web Content Accessibility Guidelines 1.0' (Web Edukirako Erabilerraztasun Jarraibideak 1.0) agiriaren arabera diseinatu eta berrikusi dira medicusmundiren webguneko orriak.

Jarraibide horien helburua da herritar guztiei erraztea Internetetik eskaintzen den informazioa erabil dezaten. Hauek dira hartu diren neurri nagusiak:

Eduki eta egiturarako erabilitako lengoaia XHTML 1.0 Transitional da, eta elementuak antolatzeko eta era grafikoan aurkezteko, kaskadako estilo-orriak (CSS) erabili dira. Orri guztiak XHTML 1.0 Transitional eta CSS 2.0 gisa egiaztatu dira.

Irudi guztiek deskribapen laburra dute, alt atributuaren bidez.

Esteka guztiek deskribapena dute, title atributuaren bidez.

Erabilitako letra-tipoek neurri erlatiboa dute; horri esker, erabiltzaileak haien tamaina kontrola dezake, erabiltzen ari den arakatzailetik.

Ataletan bizkor eta zuzenean sartzea errazten dute. Hona hemen webgune honetan erabilgarri dauden laster-tekla nagusiak:

  • S: Nabigazioa saltatu eta zuzenean edukietara jo
  • 0: Gunearen mapara joan
  • 1: Harremanetarako atalera joan
  • 2: Orri nagusira joan
  • 3: Erabilerraztasun-atalera joan

Laster-teklak aktibatzeko era aldatu egiten da arakatzaile batetik bestera. Hauek dira ohikoenak:

  • Internet Explorer: ALT + letra + SARTU
  • Netscape: ALT + letra
  • Mozilla: ALT + letra
  • Opera: MAIUS + IHES + letra

Webguneak nabigazio koherentea ematen du, orri guztietan egitura berari eutsita. Hona hemen egitura horren osagaiak:

  • Goiburua: webguneko atal orokorretarako estekak dauzkana: Harremana, Gunearen mapa, Bilatzailea eta Euskarazko bertsioa.
  • Nabigazio-menu nagusia, ezkerraldean: atal nagusi bakoitzeko azpiataletarako estekak dauzka. Menua gezitxoak sakatuz zabal daiteke.
  • Erdiko eremua: webgunearen berezko edukiak erakusten ditu.
  • Behealdeko zerrendak Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko Legearekin lotutako atalak dauzka: Pribatutasun-politika, Lege-oharra, Erabilerraztasuna, Copyrighta

Webgune honek geruzak eta kaskadako estilo-orriak (CSS) erabiltzen ditu orrien bistaratzea diseinatzeko. Horrela, edukia aurkezpenetik bereizita dago, eta arakatzailean estilo-orriak deskargatzea desgaituta nabiga dezakete informazioan hala nahi duten erabiltzaileek.

www.medicusmundi.es webgunea TAW eta W3C Markup Validation Service (W3C erakundearen Egiaztatze-zerbitzua) tresnekin egiaztatu da.

Lorturiko erabilerraztasun-maila A bikoitza (AA) da.

Webgune honek hurrengoak betetzen ditu:

  • 3WC erakundeak 1.0 bertsioko XHTML lengoaiarako ezarritako zehaztapenekin bat etortzea.
  • 3WC erakundeak CSS 2.0 estilo-orrietarako zehazturiko sintaxiarekin bat etortzea.
  • 1.0 bertsioko Web Edukirako Erabilerraztasun Jarraibideekin bat etortzea, A Bikoitza mailarekin, WAI lantaldearen arabera.

Erabiltzaileren batek nabigatzean edukiak atzitzeari loturiko arazoren bat aurkitzen badu, edo WAI lantaldearen jarraibideak egiaztatzeko punturen bat betetzen ez dela ikusten badu, mesedez, jakinaraz dezala ahalik eta lasterrena posta elektroniko helbide honetan: prensa@medicusmundi.es.