Saltar a contenido

Lege-oharra

Informazio orokorra, 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzkoa, betez.

Webgunearen titulartasuna

  • Domeinua: www.medicusmundi.es
  • Titularra: medicusmundi
  • Egoitza soziala: Lanuza k., 9 - 28028 Madril.
  • Tel.: 913 19 58 49
  • Faxa: 913 19 57 38
  • E-maila: prensa@medicusmundi.es
  • IFK: G-804 54 549
  • Erregistro-zk.: F-1430 (Barne Arazoetako Ministerioaren Estatuko Elkarteen Erregistroa)

Erabiltzeko baldintza orokorrak

1. Erabilera-mugak

Atari honetarako sarbidea doakoa da, eta bistaratzeko ez da beharrezkoa inola harpidetzea edo erregistratzea, Mundi Zonara sartu behar duen medicusmundiko pertsonalaren kasuan izan ezik, hau da, erakundeak webgune honetan duen lan-eremura.

Erabiltzailek kasu bakoitzari aplikatzekoa zaion araudiaren arabera erabili beharko dute atari honetako informazioa, medicusmundiren edo beste batzuen jabetza intelektualeko eskubideak errespetaturik.

Erabiltzaileak ez du gauzatuko medicusmundik eskuragarri jartzen dizkion zerbitzuen bidez inongo ekintzarik, edukiak kaltetzen edo aldatzen dituenik edo webgunearen funtzionamendu egokia eragozten duenik, inolako arazo teknikorik eragin gabe, birus informatikoak eramateko moduko edo webgune hau zati batean edo osorik kaltetu, interferitu edo eteteko moduko elementurik transferitu gabe, eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoan sarbiderik edo aldaketarik gauzatu gabe.

medicusmundik ez du inola ere izango atari honen edo bertako edukien erabilera desegokiaren erantzukizuna, ez eta erabilera horren ondorioen erantzukizuna ere.

2. Erantzukizun-mugak

medicusmundik ez du bermatzen haren orriak funtzionamenduan egotea eta haren edukiak osoak, zehatzak eta fidagarriak izatea une oro.

Halaber, eskubidea izango du, edozein unetan, aurrez ohartarazi gabe, webgune honetako edukiak nahiz sarbidea izateko baldintza orokorrak aldatzeko.

Zerbitzuei mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko eragiketak gauzatzen badira, medicusmundik badu eskubidea webgune honetarako sarbidea aldi baterako eteteko, aurrez ohartarazteko beharrik gabe, eta zerbitzuak emateko edo bertan behera uzteko eskubidea ere izango du, hori eragozpena izan gabe erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen saiatzeko, zirkunstantziek ahalbidetzen baldin badiote, betiere.

Horrela, bada, baztertu egiten da webgunea, haren zerbitzuak edo erabiltzaileek webgune honi esleitutako erabilgarritasuna erabilgarri ez egoteagatik edo funtzionamenduan ez jarraitzeagatik eragindako edozein motatako kalte-galeren gaineko erantzukizuna, halakorik gertatuz gero.

3. Beste baldintza batzuk

Erabiltzeko baldintza orokor hauek nahiz erabiltzailearen eta medicusmundiren artean ezartzen diren harreman guztiak Espainiako legediaren arabera arauturik egongo dira.

Webgunea erabiltzeak baldintza hauek onartzea dakar berekin.