Saltar a contenido

Indian kooperante

asteartea,10 urria 2023

Medicusmundi gipuzkoatik lan eskaintza bat kaleratu dugu Indiako Kooperante lanpostua betetzeko 2024ko urtarriletik aurrera.  Interesatuek urriaren 29a baino lehen curriculuma bidal dezakete.

Zereginak:

 Medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean dabilen bertako erakundea lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:
• Proiektuen alderdi tekniko eta ekonomikoaren jarraipena eta justifikazioa egin, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako deialdiaren eskakizunen arabera.
• Egin beharreko lanaren kronograma betetzeko jarraipena egin.
• Proiektuan genero-ikuspegia gehitu eta haren jarraipena egin.
 Proiektua gauzatzen den lekura lanaren jarraipena egitera joan.
 Medicusmundi gipuzkoarekin etengabeko komunikazioa mantendu.

Betebeharrekoak:

 Lizentziatura edo Diplomatura.
 Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
 Tokian tokiko garapenerako proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen eskarmentua izatea, Asia edo Afrikan batez ere.
 Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.
 Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.
 Ezagutza informatikoak izatea, bai eta txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzarioak zein komunikazio produktuak burutzeko ezagutzak ere.
 Talde lanean aritzeko gaitasuna, autonomia eta ekimena izatea.

Baloratuko da:

 GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan batez ere.
 Indiako errealitatea ezagutzea.
 Euskal lankidetzaren funtzionamendua ezagutzea.

Baldintzak:

 Asteko lanaldia: 35 ordu.
 Lantokia: India.
 Kontratu mota: 6 hilabeteko kontratua, ekoizpen arrazoiak direla eta.
* Erakunde finantzatzaile publiko baten dirulaguntzen deialdiaren ebazpenaren eta elkartearen balorazioaren arabera, herrialde berean kontratu mugagabe berri bat egiteko aukera.
 Soldata: medicusmundi gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.
 Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2024ko Urtarrila.

Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute urriaren 29a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz, “Indian Kooperante” gaiarekin, MEDICUS MUNDI GIPUZKOA Elkartera, Serapio Mujika kalea, 33, behea (20016 Donostia).

Eskaintza honi buruz

Herrialdea
India
Elkartea
medicusmundi Gipuzkoa

Agiriak