Saltar a contenido

ETIOPIAN KOOPERANTE

ostirala, 7 uztaila 2023

Zereginak:

 Medicusmundi gipuzkoarekin elkarlanean dabilen bertako erakundea lagundu, aholkatu eta trebatu honako arlo hauetan:

         Proiektuaren alderdi tekniko eta ekonomikoaren jarraipena eta justifikazioa egin eLankidetzako deialdiaren eskakizunen arabera.

         Egin beharreko lanaren kronograma betetzeko jarraipena egin.

         Proiektuari buruzko ebaluazioa eta amaiera-txostena egin eLankidetzako deialdiaren eskakizunen arabera.

         Proiektuan genero-ikuspegia gehitu eta haren jarraipena egin.

 MMGrekin elkarlanean dabilen erakundearekin harreman estua izan eta antolaketa arloan, zein arlo ekonomiko, tekniko edo politikoan sendotzeko behar duten laguntza oro eskaini.

 Proiektua gauzatzen den lekura lanaren jarraipena egitera joan.

 Medicusmundi gipuzkoarekin etengabeko komunikazioa mantendu.

 Tokiko erakunde publiko eta pribatuekin koordinatu.

Betebeharrekoak:

 Lizentziatura edo Diplomatura.

 Ingelesa eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.

 Tokian tokiko garapenerako proiektuak identifikatzen, formulatzen, gauzatzen, jarraipena egiten eta ebaluatzen eskarmentua izatea, Afrikan batez ere.

 Genero-ikuspegia ezartzen eskarmentua eta formakuntza izatea.

 Marko logikoaren ikuspegiaren metodologia ezagutzea.

 Ezagutza informatikoak izatea, bai eta txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzarioak zein komunikazio produktuak burutzeko ezagutzak ere.

 Talde lanean aritzeko gaitasuna eta ekimena izatea.

Baloratuko da:

 GGKEetan eskarmentua izatea, lankidetzako arloan batez ere.

 Etiopiako eta Afrikako errealitateak ezagutzea.

 Euskal lankidetza publikoaren funtzionamendua ezagutzea.

Baldintzak:

 Asteko lanaldia: 35 ordu.

 Lantokia: Etiopia.

 Kontratu mota: 6 hilabeteko kontratua, ekoizpen arrazoiak direla eta, proiektu baten jarraipena eta itxiera egiteko.

* Erakunde finantzatzaile publiko baten dirulaguntzen deialdiaren ebazpenaren arabera, herrialde berean kontratu mugagabe berri bat egiteko aukera.

 Soldata: medicusmundi gipuzkoaren soldata-baremoaren araberakoa.

 Lanean hasteko gutxi gorabeherako data: 2023ko urria

Interesa dutenek curriculum vitae-a bidali beharko dute abuztuaren 14a baino lehen, emailez gipuzkoa@medicusmundi.es edo postaz, “Etiopian Kooperante” gaiarekin, MEDICUS MUNDI GIPUZKOA Elkartera, Serapio Mujika kalea, 33, behea (20016 Donostia).

 

Eskaintza honi buruz

Herrialdea
Etiopia
Elkartea
medicusmundi Gipuzkoa