Euskadiko osasunaren pribatizazioaren inguruko 20 ideia: guztion osasunerako arriskua ikerketa
Medicusmundi Arabak, medicusmundi Gipuzkoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Osasunaren Gizarte Determinatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko Ikerketa Taldeak (OPIK) egindako ikerketa da.
Argitalpen honek duela 8 urte aurkeztutako Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun-sistemaren pribatizazio-prozesuak ikerketari jarraipena ematen dio. Ikerketa hark desparekotasun sozialak eta pribatizazio-prozesuak gure lurraldean osasunerako eskubidea bermatzeko mehatxu nagusien artean kokatzen zituen.
Ordutik, gauza asko gertatu dira. Besteak beste, pandemia bat bizi izan dugu, mundu osoko osasun-sistemen gabeziak agerian utzi zituena. Gaur egun, Euskadin, 10 pertsonatik 9k PERTSONA GUZTIAK artatuko dituen eta zergen bidez finantzatuko den sistema publiko baten alde egiten dugu, eta %80k baino gehiagok nahiago dugu osasun-zentro publiko batean artatuak izatea. Hala ere, Osakidetzaren funtzionamenduari buruzko pertzepzioak nabarmen egin du okerrera, eta herritarrek osasungintza Euskadiko hiru arazo nagusien artean kokatzen dute.
medicusmundin Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) irizpidearekin bat egiten dugu. Erakunde horrek azpimarratzen duenez, osasun-estaldura unibertsala bermatzeko, bai finantzaketak bai osasun-hornidurak publikoak izan behar dute. Txosten honen helburua da pertsona guztien osasunerako eskubidea bermatuko duen sistema bat garatzeko kontuan hartu beharreko gakoei buruzko eztabaida sozial serio eta lasaia sustatzea. Horretarako, pribatizazioak Euskadin hartzen dituen hainbat forma (finantzaketa eta aseguramendua, osasun-baliabideak eta hornidura, eta plangintza, formakuntza eta ikerketa) ezagutarazten ditu, baita horiek herritarren osasunean eta osasun-arretarako sarbidean dagoen ekitatean izan ditzaketen ondorioak ere.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2026
- Kategoria
- Ikerketak