Ikerketa. Ruzizi eta Bizkaiko emakume kongoarren erresilientzia eta lidergoa.
Iruditeria kolektibo birbiktimizatzailea deseginez eta genero indarkeriaren kontrako borrokaren estrategiak ezagutaraziz
Nagusi diren narratibek emakume afrikarrak ahotsik gabeko biktima gisa aurkezten dituzte, eskubideetarako, aitortzarako eta baliabideetarako dituzten aukerak zailduz. Irudi murritz hori gainditu eta beren duintasuna, sormena eta indarra erakustea premiazkoa da. Baina emakume kongoarrak eraldaketarako eragileak, liderrak, bake sortzaileak, hezitzaileak, ekintzaileak eta komunitate ehunaren zaintzaileak ere badira. Prozesu horren bidez, isiltasuna hausteko, indarkeria matxistei aurre egiteko eta KEDeko emakumeen duintasuna, sormena eta indarra islatzen duten irudikapenak sustatzeko mekanismoak ezagutarazi eta indartu nahi dira. Azterlana Marie Lucia Monshenekek gidatu du, Bilbon 14 urte baino gehiago daraman emakume kongoarra da bera. Ruzizi eta Bizkaia arteko bideodei eta esperientzia trukeez gain, inkestak eta 27 elkarrizketa sakon egin dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako medicusmundi Bizkaiaren “Ni brujas ni meras víctimas: promoción y protección del liderazgo de las mujeres de la Llanura de Ruzizi (RDC) en la lucha contra las Violencias Basadas en Género” proiektuaren baitan, FAMEK (Asociación de Cooperación al Desarrollo de Mujeres Kongovascas) eta SPR (Synergie des Femmes pour la Paix et la Reconciliation des peuples des Grands-Lacs d’Afrique) elkarteek “Ruzizi eta Bizkaiko emakume kongoarren erresilientzia eta lidergotza. Iruditeria kolektibo birbiktimizatzailea deseginez eta genero indarkeriaren kontrako borrokaren estrategiak ezagutaraziz” ikerketa ondu dute elkarlanean.
Ruzizin, gatazka armatuaren esparruan bizirik irten diren emakumeek krimen horiek nazioko eta nazioarteko erakundeen aurrean salatzeko antolatzea lortu dute, estigmak ezarritako isiltasuna hautsiz”. “Bizkaian, kongoar emakume migratuek ahalduntze eta salaketa espazioak sortu dituzte”. “Taldeko inkestetan, bizitako indarkeriei eta migrazioari aurre egiteko elementu baliotsuena emakumeen arteko elkartasuna dela errepikatu zuten emakumeek.” Erresilientzia adibideetako batzuk besterik ez dira hauek.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2025
- Kategoria
- Ikerketak