LGTBIQ+ PERTSONEN ERREALITATEAK ETA BEHARRAK RUANDAN. Diagnostiko-txostena
medicusmundi Bizkaiak, Aldarterekin eta Ruandako gure tokiko bazkidearekin, Arde Kubahorekin batera, LGTBIQ+ pertsonen errealitateei eta beharrei buruzko diagnostiko-txostena burutu dugu Ruandan.
Diagnostiko-txosten hau “Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko gizarte-eraldaketa sortuz hezkuntzaren, osasunaren eta unibertsitatearen esparruan, ikuspegi lokal-global batetik. II. fasea “, proiektuaren barne egin da , Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker.
Mila muinoetako herrialdeak erronka handiak dauzka LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideen eta berdintasunaren arloan. Nahiz eta Zigor Kodeak ez dituen zigortzen sexu bereko pertsonen arteko sexu- eta harreman-ekintzak, Konstituzioak genero-berdintasuna sustatzen duela eta diskriminazioa debekatzen duela, eta herrialdea LGTBIQ+ eskubideak babesteko nazioarteko adierazpenetara sinatuta dagoela, oraindik ez dago onarpen sozialik ezta lege-babesik LGTBIQ+ kolektiboarentzat.
Alderdi horretan datza diagnostiko-txostena egiteko beharra, eta bertako bazkidea eta Ruandako MMBrekin kolaboratzen duten pertsonak arduratzen dira Afrikako herrialdean arlo horretan dagoen txosten- eta lan-eskasiari balioa emateaz.
Diagnostiko honen alderdi garrantzitsu bat LGTBIQ+ pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagundu ahal izatea da. Lehen urratsa da Ruandako testuingurura hurbiltzeko sexu- eta genero-aniztasunari dagokionez, eta LGTBIQ+ eskubideak aldatzeko eta hobetzeko tresna gisa erabiltzeko.
Diagnostikoa gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez, frantsesez eta kinyarwandaz dago eskuragarri.
Argitalpen honi buruz
- Urtea
- 2023
- Kategoria
- Txostenak