Saltar a contenido

Lan topaketa: unibertsitate kritiko eta konprotetituako bateruntz

GGKE Koordinakundeko Gizarte Eraldaketa eta Unibertsitate taldearen izenean urtarrilaren 26an Donostian (Carlos Santamaria Zentroan) egingo dugun Lan Topaketarako gonbitea luzatzen dizugu.

Taldea, unibertsitate kritiko eta konprometituago bat lortzeko lanean darrai, eta bide horretan laguntzeko aukera duten estrategia eta eraldatzeko ekimenak denon artean lantzeko burutu nahi dugu abenduko lan topaketa.

Gure ikuspuntu apaletik egin nahi duguna argi dago, unibertsitate barruan burutzen diren ekimen eraldatzaile guztiak ezagutu eta ikustaratzea, honela unibertsitate kritikoago eta eraldatzaileago bat bultzatuz.

Hau buruan izanda, dagoeneko hiru “Topaketa” egin ditugu, identifikazio eta datozen pausoak denon artean erabakitzeko helburuarekin. Emaitza onak izan ditugu, baina orain haratago joan nahi dugu, eta denon artean landutako behatoki baten proposamena zurekin elkarbanatu eta agian, honen sorrerara gonbidatu nahi zaitugu!

Urtarrilaren 26ean elkar ikusiko dugu!

 

Lan topaketari buruzko informazio gehiago eta izen ematea:

http://www.ongdeuskadi.org/eu/portada_view.php?id=86&menu=deinteres

 

(Ondorengo luntxa antolatzeko, etortzekoa bazara zure izen ematea eskertuko genuke honako estekan: https://goo.gl/forms/7wyKRt8aflDMubS12 )