Saltar a contenido

Parte hartze handiarekin Kontsumo Arduratsuaren inguruko Ikasketa eta Zerbitzua ekimen pilotua gauzatu da

Otsailean zehar 3. DBHko ikasleek Kontsumo Arduratsuaren inguruko lantegi batzuk burutu dituzte. Hauetan, alde batetik, gure kontsumo ohituren eta desberdintasun sozialen eta munduko beste herrialdeetan ematen diren bidegabekerien arteko loturak aztertu; eta bestetik, gizarte global justu eta berdintsuago bat eraiki eta ingurugiroaren zainketa kontuan dituzten alternatibak landu dira.

medicusmundi Araba Gobernuz Kanpoko Erakundeak diseinatu eta dinamizatutako Ikasketa eta Zerbitzuko proiektuaren bigarren fase batek ikasleei, lantegi hauetan ikasitakoa aintzat harturik, gizarte ekimen baten buru izateko aukera eman die. Era honetara, kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaile batek pertsonen eta herrien ongizatean eta ingurugiroan izan ditzakeen onuren eta ondorio positiboen inguruan beste ikasleak, eta orohar, Heziketa Komunitate guztia sentsibilizatzeko aukera izan dute.

Zerbikas-en arabera, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa komunitateari emandako zerbitzua eta eduki, gaitasun eta baloreen ikasketa uztartzen dituen metodologia da. Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioak asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartzen ditu. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa ikasketa eta komunitateari emandako zerbitzua proiektu bakarrean uztartzen dituen hezkuntza-proposamena da. Bertan, arazoren batekin motibatutako parte-hartzaileek inguruan ekintzak egiten dituzte, ingurua hobetzeko asmoz.

Horretarako, proiektu honetan parte hartu duten ikasle batzuk, Hauspoa programaren baitan, hezkuntza proposamen honen protagonistak bilakatu dira, institutoaren Kulturastearen testuinguruan ospatu den Truke Merkatu baten antolakuntza, promozioa eta dinamizazioren ardura hartu dute. Beste ekintza askoren artean, ikasleek ikastetxean zehar difusio kanpaina burutu dute (pankartak egine, kartel fisiko eta digitalak diseinatuz, iragarkiak whatsup eta sare sozialen bitartez zabalduz, gelaz gela abisuak emanaz etab.) Ondorengo estekan prozesu guztiaren argazkiak ikusi ahal dira.