Saltar a contenido

Gazteak Hegoaren bila lehiaketak 82 talde parte-hartzaile erakartzea lortu du bosgarren ekitaldian

Izena emateko epea bukatu eta gero, taldeek lau proba egin behar dituzte, osasunerako giza eskubideari buruz gogoeta egin dezaten motibatzeko helburuarekin, EAEko egoerari zein beste toki batzuetako, hala nola Peruko, egoerari dagokionez. Proba bakoitza egitean, parte-hartzaileak gaiaren inguruko zenbait galderari erantzuten saiatuko dira, esaterako: gure gizarteko pertsona guztiek badute bermatuta osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera?; eta beste herrialde batzuetan?, Badago desberdintasunik sexuaren, jatorriaren, gizarte-klasearen eta abarren arabera?

Dagoeneko buru-belarri ari garen lehen proban, adibidez, komiki-banda bat egin behar da, eta parte-hartzaileek egoera jakin baten inguruko galderei eman behar diete erantzuna: kontraturik gabeko lanak eginez estatuan urte batzuk daramatzan legezko agiririk eta baliabide ekonomikorik gabeko emakume gazte, etorkin batek zer aukera izango ditu, haien ustez, osasun publikoa erabiltzeko?

“Gazteak Hegoaren bila” lehiaketarako medicusmundi ri laguntza eskainiko dizkioten eragileen artean Harresiak Apurtuz, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Donostiako Erizaintza Eskola daude, bai eta Manuela Ramos mugimendua, CENDIPP eta Flora Tristán Perutar Emakumearen Zentroa Peru ko haren tokiko bazkideak ere.