Saltar a contenido

"Unibertsitateko Osasun Hezkuntzaren Erronkak" Jardunaldiaren hitzaldietako bideoak

Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak finantzatutako jardunaldiak galdu badituzu, hemen berriro ikus ditzakezu unibertsitateko hezkuntzan eta osasunean adituak direnekin egindako hitzaldi guztiak, hala nola Nacho Oleaga, Daniel López Acuña, Gonzalo Pareja, Luis Montiel, Rosa Bolea, Pau Aragonés, Berta Artigas, Emma Juaneda, Fátima León.

Espainiako Lankidetzak finantzatutako jardunaldiek lagundu digute Unibertsitatean hezkuntza prozesuak garatzen ditugunok osasunerako eskubidea, osasun globala eta osasunaren determinatzaile sozialen inguruan hausnartzen, partekatzen, eztabaidatzen eta ulertzen. Jarduera honen helburua da hobetu eta zabaltzea Osasun Globalari, Osasunerako eskubideari eta Osasun Determinatzaile Sozialei buruz unibertsitatean eskaintzen den prestakuntza GGKEen eta beste erakunde batzuen ekarpenak baliatuz, ikuspegi zabalagoak eransteko eta orobat gehitzeko formatu berriak, metodologiak, irakasleak... .

Gure asmoa da itxuraz urrun dauden bi munduk, akademikoak eta GGKEenak, esperientziak parteka eta truka ditzatela, elkarrengadik ikas dezaten eta, hartara, mundu global baten beharrei erantzunen dieten hezkuntza programak diseina ditzaten osasun arloan.

Joan ezin zinen saio bat berreskuratu ahal izateko, hona hemen medicusmundi kanalera igotako estekak.

Horietako edozeinetara zuzenean sartu nahiago baduzu, , esteka hauen bidez egin dezakezu:

  • Otsailak 2. Ikerketaren aurkezpena: "Ikuspegiak Osasun Globalerako, Osasunerako Eskubidearen eta Osasunaren Determinatzaile Sozialak Espainiako unibertsitateetako prestakuntzan". Inma Gisbert eta Maje Girona. Sanart.
  • Otsailak 3. Esperientziak eta erronkak Osasun Globalaren arloko prestakuntzan Natxo Oleaga. Osasun Publikoko Andaluziako Eskola. Núria Casamitjana, Bartzelonako EASP Global Health Institute. Israel Cruz. Osasun Eskola Nazionala-ISCII.
  • Otsailak 4. Unibertsitatearen eginkizuna osasunaren determinante sozialen inguruko ezagutzaren sorreran. Marta Jimenez. Osasunaren Determinatzaile Sozialen Ikerketa Taldea, OPIK. Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV / EHU.

MAHAIA Esperientziak 1.- Osasun sistema publikoetara sarbidea osasunaren determinatzaile gisa.

MAHAIA Esperientziak 2.-Dieta ereduak osasunaren determinatzaile gisa.

MAHAIA Esperientziak 3.-Generoa osasunaren determinatzaile gisa.

  • Otsailak 9. Alderdi metodologikoak unibertsitateko prestakuntzan Osasun Globala, Osasunerako eskubidea eta Osasunaren Determinatzaile Sozialak. Daniel López Acuña. Osasun Publikoko Andaluziako Eskola. Berta Artigas. Erizaintzako Fakultatea. Balear Uharteetako Unibertsitatea. Pau Aragonés. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko nazioarteko osasun eta lankidetzako masterra. Gonzalo Pareja. Jaume I.a Unibertsitatea.
  • Otsailak 10. COVID 19ren eta beste pandemia batzuen errepikapena osasunean unibertsitateko prestakuntza programetan.Carmen Fuertes. Nafarroako Unibertsitate Publikoa, UPNA. Rosa Bolea. Zaragozako Unibertsitatea. Osasun Globalean masterra. Luis Montiel. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.