
Crowdfunding kanpaina abiatu dugu, Guatemalako osasun-etxe batentzat materiala erosteko asmoz
Asteartea,18 apirila 2017
– medicusmundi bizkaiak finantziazio-kolektiboan oinarritutako proiektua abiatuko du apirilean, El Reposo herrian osasun-etxe bat egokitzeko helburuarekin. 40 eguneko epea egongo da 3500 euro lortzeko.
– Jarduera nagusi bi egongo dira: apirilaren 28an Bilboko Hika Ateneoan “Guatemalarekin Elkartasun Ahotsak” jardunaldia eta apirilaren 30ean Getxoko Fadura Kiroldegian “Lau ordu solidario” igeriketa- saioa, Ur Basque Peoplek bultzatuta.