Saltar a contenido

JARDUNALDIA: 'Osasuna eta Politika: Eraginaren eta zaintzaren rola osasunerako eskubidearen defentsan'

Público destinatario: Osasun-langileak eta ikasleak, Osasun eskubidearen alde lan egiten duten elkarteak, Giza Eskubideen eta osasun eskubidearen inguruan interesaturik daudenak, Erakunde publikoak

En Bizkaia 26 ekaina(e)tik 26 ekaina(e)ra

Ordutegia 9:00 a 14:30

Helbidea: Sala Oteiza de Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Avda. Abandoibarra 3. 48009, Bilbao), Bilbao

Jardunaldia ekainaren 26an izango da. Goizeko 9etatik 14.30etara, Oteiza Aretoan, Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Abandoibarra Etorbidea 3. 48009, Bilbo)

Izena ematea

medicusmundin sinetsita gaude osasuna determinatzen duten faktoreak askotarikoak eta konplexuak direla.  Gure aburuz, Estatuak rol saihetsezin eta besterenezin bat du osasunerako eskubide unibertsalaren bermatzaile gisa. Horretarako, politika publikoak taxutu eta abian jarri behar ditu, desparekotasun sozialak gutxitzeko eta herritar guztiei, oro har, osasunerako eskubide unibertsala gauzatzea bermatzeko.

medicusmundik jardunaldi hau antolatu dugu espazio bat sortzeko helburuz, osasunerako eskubidearen defentsarako beharrezko estrategiatzat zaintzaren, ezagutza-sorkuntzaren eta eraginaren aldeko apustua egiten duten eragileak eta ekimenak ikusgai jartzeko. Espero dugu, gainera, espazio horrek balio izatea esku hartzeko estrategia baliagarriak identifikatzeko, sinergiak sortzeko, eta osasunerako eskubidearen alde lan egiten dugun antolakundeon arteko aliantzak estutzeko.

Jardunaldia “Osasun Publiko eta Unibertsalaren Alde. Desigualdades e inequidades en el acceso a la salud” proiektuaren barne dago, zein medicusmundi araba, medicusmundi bizkaia y  medicusmundi gipuzkoa elkarteek batera burutzen dugu, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatuta.

Izena eman dezakezue hemen:

Izena ematea

JARDUNALDIAREN PROGRAMA

 

9:00-9:15 Izena ematea eta materialak jasotzea

9:15-9:45 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia eta medicusmundi

  • OSEKIren aurkezpena (Osasun eskubidearen aldeko ekimena: medicusmundi)

9:45-10:30 Irekierako hitzaldia:

  • Gloria Pérez, Bartzelonako Osasun Publikoaren Agentzia: “Politikak ta esku-hartzeak, osasun alorrean gertatzen diren desparekotasun sozialak murrizteko

10:30-11:15 Hitzaldia:

  • Carlos Alvarez-Dardet, Osasun Publikoan Katedratikoa, Politika Publikoen eta Osasunaren Behatokiaren Zuzendaria, Zuzendari elkartua 'Gaceta Sanitaria'-n: “Osasunaren determinatzaile sozialen determinatzaile politikoak: Epidemiologia politikoa

11:15-11:45 Entzuleen galderak 

11:45-12:15 Kafe-etena

12:15-14:30 Esperientza-mahaia, 'Osasunerako eskubidearen defentsarako eragina, zaintza eta ezagutza-sorkuntza':

Moderatzailea: Elena Aldasoro, Doctora en Medicina, Especialista en Medicina Preventiva y Salud Pública 

  • El Salvadorko Politika Publikoen eta Osasunaren Behatokia (OPPS): Ricardo Miranda doktorea
  • Latinoamerikako Medizina Sozialaren Elkartea  (ALAMES): Eduardo Espinoza doktorea
  • European Network to Reduce Vulnerabilities in Health: Munduko Medikuak 
  • Asturiasko Osasunaren Behatokia: Oscar Suárez 
  • Osasun Publikoaren aldeko Elkarteen Federazioa  (FADSP): Marciano Sanchez Bayle 

14:15-14:30 Jardunaldiaren itxiera