Saltar a contenido

Kontu ematen

Kontu ematea zer egiten dugun, nola egiten dugun, zenbat gastatzen dugun, zerekin finantzatzen dugun eta zer emaitza lortzen ditugun azaltzea da, gardentasunez.

Eta, betiere, den-dena azaltzea posible ez izan arren, aipagarriena, garrantzitsuena argitasunez azaltzeko jarrera hartuz kudeatzea informazioa.

Medicus Mundi Elkarteen Federazioa Barne Arazoetako Ministerioaren Estatuko Elkarteen Erregistroan F-1.430 zenbaki nazionalarekin inskribaturik dago, martxoaren 22ko Elkarteei buruzko 1/2002 Legearen araubideari atxikirik. Onura publikoko elkarte deklaratu dute, eta abenduaren 23ko 49/2002 Legeko II. tituluan ezarritako baldintzak betetzen ditu. Halaber, medicusmundi Garapenerako Gobernuz kanpoko Erakundeen Erregistroan ere inskribaturik dago (Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren Espainiako Agentziaren Idazkaritza Nagusia).

Gure kontuak

Hemen aurkezten diren datu ekonomikoetan federazioko kide diren elkarte guztien lana bildu da, bateratze-irizpideekin. Elkarteon kontuak, gainera, profesional independente batek ikuskatu ditu.

Kontu-ikuskapeneko txostenak

Medicus Mundi Federazioak eta kide diren elkarteek urteko kontuei kontu-ikuskapena egiten diote, kanpokoa eta independentea, gardentasuna bermatzeko eta herritarrei kontu emateko, horrela.

Aukeratu elkartea eta urtea, eta gure elkarteen kontuak ikusi ahalko dituzu