Saltar a contenido

Gabon hauetan... oparitu ezazu ingurugiro eta gizarte justizia!

Urtero medicusmundi Arabak Bidezko Merkataritza zabaldu eta Gasteizen kokatua dagoen denda arabako biztanleriaren artean ezagutaraztea du helburu kanpaina honek.  

Urtero bezala, gure dendan abenduaren 1etik urtarrilaren 5era Bidezko Merkataritzaren Gabonetako kanpaina antolatu dugu, gure elkarteko pertsona boluntarioei esker, Bidezko Merkataritzan produktuen erakusketa eremua eta salmenta ordutegia larunbatetan 14:30etaraino zabalduz.

NABARMENDUTAKO PRODUKTUAK

Besteak beste, garai honetan tradiziozkoak diren TURROIAK, italian oso ospetsuak diren PANETONE-ak edo GOJI BAYA ETA KALABAZA, KINUA eta KAKAO HAZIZ hornitutako TXOKOLATE BELTZA dira elikagari produktu aipagarrietako batzuk. Bestetik, BANBU EKOLOGIKOZ eginiko EDALONTZI KONPOSTABLEAK edo BIDEZKO MERKATARITZA eta KOTOI EKOLOGIKOZKO PIJAMAK dituzue gure denan eskuragarri. Azkenik, gure elkartea medicusmundi Araba-ren 50.urteurrena dela eta kaleratu berri dugun KAFE %100 ARABIKA bikaina eskaintzen dizueg

GABONETAKO KANPAINAREN BIDEOA 

Gabon hauetan saskiek BIDEZKOA daramate!

Aurtengo beste nobedade bat Gabonetako Saskien Katalogoa dugu; bertan kalitatezko Bidezko Merkataritza produktuez osatutako lote ezberdinak aurkituko dituzue. Saski hauekin norbaiti sopresa polita eman eta pertsona, familia eta komunitate askoren bizi baldintzak hobetuko dituzue.

Katalogoa ikusteko sakatu HEMEN 

Gehiegikerien data hauetan, medicusmuni Araba-tik kontsumo arduratsu eta justuago bat sustatzen jarraitu nahi dugu, gasteizko biztanleriari bere senide eta lagun maiteei beti Bidezko Merkataritzako etiketa duten kalitatezko produktuak oparitzeko aukera emanaz.

 

Kanpaina honi buruz

Iraupena

2017 - 2018

Gaia
Tema 2