
Gipuzkoako Medicus Mundik antolatu eta amaitu berri den bertso paper lehiaketako sariak emango ditu bertso afari batean
Osteguna,28 maiatza 2015
Gipuzkoako Medicus Mundik
maiatzaren 28a baliatu du,
Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Eguna dela eta, amaitu berri den eta indarkeria
matxista gai izan duen bertso paper lehiaketako sariak banatzeko. Sariak, maiatzaren 28an Lazkaoko Maizpide barnetegian antolatu dugun bertso afarian banatu ditugu, eta bertan Ane Labaka eta Jokin Labaien bertsolariek parte hartu dute; lehen saria jaso duen Eider Perez Martinezen bertsoak kantatu dituzte, eta baita bigarren saritu Iñigo Legorburu Arregirenak eta hirugarren saritu Amaia Goirena Boyrarenak ere.