Astelehena,29 otsaila 2016
LEHIAKETAREN ANIMAZIOA
Bosgarren aldiz, Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diete bertako gazteei Gazteak Hegoaren bila lehiaketan parte hartzera. Lehiaketaren ekitaldi honetan, helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.