Euskadin lankidetzarekiko etengabeko konpromisoa falta da
Asteazkena,16 abendua 2015
Munduko Medikuak, Prosalus eta medicusmundi osasunean espezializatutako GGKEk “Osasuna eta garapenerako lankidetza eta ekintza humanitarioa” 2015eko Txostena aurkeztu dute gaur goizean. Euskadiri dagokionez, Lankidetzarako zuzendutako funtsak handitu badira ere, 2007ko Lankidetzarako Euskal Legea ez dela betetzen ikusten da, hots, % 0,7 helburu horretara bideratzea agintzen duena.