Saltar a contenido

“Osasuna preziorik onenean” kale antzerkia

TOLOSA Asteartea, uztailak 26, 19:00, Tolosako Euskal Herria Plazan HONDARRIBIA Asteazkena, uztailak 27, 19:00etan, Hondarribiko San Pedro kalean. ARRASATE Osteguna, uztailak 28, 19:00etan, Arrasateko Herriko Plazan. ZUMAIA Ostirala, uztailak 29, 19:00etan, Zumaiako Beheko Plazan. DONOSTIA Larunbata, uztailak 30, 13:00etan, Donostiako Zurriola Pasalekuan (45 zenbakian).

Lan hori sortu duen eta euskal herriko kaleetan hori antzeztuko duen Tirante Plataformak, Medicus Mundirekin adostuta, esan du, emanaldi honen bidez azaldu nahi duena dela “osasun publikoa galtzen ari dela bidegabeko eta desberdina den osasunaren mesederako”. Bide horretatik, GGKEk jarduera horren bidez pertsona guztientzat osasunerako eskubidea erreklamatzea izango du helburu, izan ere, 16/2012 Errege Dekretua indarrean sartu zenean galdu zen hori eta gizartearen kolektibo baztertuenetako batzuk osasun publikoaren estalduratik kanpo utzi zituen, adibidez egoera irregularrean dagoen etorkinen biztanleria. Egoera honen aurrean, eta pertsona gehienek osasun publiko eta unibertsalaren sistemari ematen dioten balorazioa kontuan izanik, “herritarrek babestu nahi duten zerbitzu publikoa delako”, Medicus Mundik adierazi du adi eta zelatan egon beharra dagoela pertsona guztiek osasun arreta izateko duten eskubideak jasaten dituen mehatxuen aurrean, globalizazioaren, politika neoliberalen eta murrizketen ondorioz arriskuan dagoelako etengabe. EAEn, diotenaren arabera, osasun-sistemaren berrikuntzaren ondorioz, etorkinen hainbat kolektibo euskal osasun-sistematik kanpo uzten dituzte edo hori lortzeko eragozpen handiak jartzen dizkiote. Adibide moduan, erreforma horrek administrazio-egoera irregularrean dauden emakume etorkinen babesik gabeko egoera azaltzen du, indarkeri matxistaren biktima izan daitezkeelako osasun-arreta izateko eskubidea kendu zaielako. “Osasuna preziorik onenean” antzerki eta musika ekitaldi hori Euskadiko Medicus Mundiren hiru elkarteek gauzatu duten proiektu baten parte bat da eta “Osasun Publiko eta Unibertsalaren alde. Osasun arreta izateko eskubidean dagoen ekitate-eza” izena du. Ekimen horren esparruan, GGKE horiek, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, Bilbon joan den otsailean “Osasuna: eskubidea edo negozioa?” jardunaldia antolatu zuten eta euskal osasun-sisteman dauden pribatizazio-prozesuak eta horretan sartzeko desberdintasunak azaltzea du helburu. Proiektu honen garapenean, publikoa, unibertsala eta kalitatekoa izango den osasun sistema bermatzeko lanean ari diren beste kolektibo eta gizarte eragile batzuen laguntza ere badu Medicus Mundik, adibidez Munduko Medikuak eta Osalderena.