Saltar a contenido

“Sexualitatea, Generoa eta Garapena” (Sexu eta ugalketa osasunari buruzko XVI. Kurtsoa) IZEN EMATE EPEA IREKITA!

2000. urtetik aurrera, eta UPV/EHUko Erizaingo Eskolarekin lankidetzan, urtero Sexu eta Ugalketa Osasunari buruzko Ikastaroa antolatzen dugu. Unibertsitate-heziketaren eskaintzan ikastaro finkoa da eta UPV/EHUren Ibaetako campusean egiten da, jende gehiagori tokia egiteko.

Azpimarratu nahi dugu, euskaraz izango den lehengo edizioa izango dela kurtso hau. Peru eta Iranen inguruko txostenak izan ezik, gainerako saioak euskaraz izango dira. Beste aldetik, kurtsoa erdaraz, hurrengo urteko otsail-martxoaren inguruan izango da. Ikastaroak honako helburu nagusiak ditu: Ikasleei azterketa-tresnak ematea, sexu eta ugalketa eskubideen ulermen kritikoa lortzeko. Aztertu zergatik munduko emakume gehienak ez diren eskubide horien jabe. XVI. Ikastaroa 2016ko azaroaren 14tik abenduaren 1arte izango da, 16:00 eta 18:30 orduak bitartean, Donostiako UPV/EHU-ko Aularioko (Inazio Mª Barriola Zentroa) 2.8 gelan. Parte-hartzaileen artetik 4 pertsona hautatuko dira, Perun sexu eta ugalketa eskubideen alorrean bi hilabeteko praktikak egiteko Manuela Ramos Mugimenduarekin. Parte hartzaileak izango dira bai kurtso honen ikasleak bai aurrerago egingo den gazteleraz edizioaren ikasleak. Ikastaroan izena emateko, azaroaren 8 arte email bat bidali: voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera, gaian “XV. Ikastaroa” aipatu eta mezuan interesdunaren izen-abizenak gehituz. Matrikularen ordainketa (10 €) Kutxabank bankuaren 2095 5001 04 1060532875 zenbakian edo eta Laboral Kutxaren 3035 0060 41 0600043748 zenbakian egin behar duzue. Diru sartze egin arte, matrikula ez da behin betiko izango Argibide gehiagotarako, orrialde honetan bertan eskura duzute ikastaroko programa osorik ; beste ezein argibidetarako, deitu lasai Medicus Mundi Gipuzkoaren bulegora ( 943-404740 ) edo idatzi voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera. Zain gaituzue!! LEKU MUGATUAK!

Laguntzailea