Saltar a contenido

Kairo+20 Txostena

Jakingo duzuenez, 2014ean Biztanleriari eta Garapenari buruzko IV Konferentzia-k 20 urte bete ditu. 1994ean El Kairon antolatu zen batzarrean sexu eta ugalketa eskubideak lehenbizikoz aitortu ziren eta 20 urte emango zituen ekintza programa zehaztu zen.

Behin epea gaindituta, Peruko “Movimiento Manuela Ramos” eta “Fundación Desafío” Ekuadorreko kideekin elkarlanean, txosten alternatiboa osatu dugu medicus mundi gipuzkoako kideok. Txostenean arlo honetan arau eta ekimen politikoak Perun, EAEn, Estatuan eta Ekuadorren indarrean jartzeko hartu diren neurriak kritikoki aztertu ditugu. Txostenean haurdunaldia nerabezaroan, amen heriotza- tasa, abortua, antisorgailuetara heltzea eta indarkeri matxista jorratu ditugu baita horren gaineko konklusioak eta iradokizun orokorrak ekarri ere. Irakurketa interesgarria gerta dakizuelakoan. Txosten osoa jaitsi dezakezue (gazteleraz), baita txosten beraren laburpena ere.