Medicus Mundi Gipuzkoak 125.000 pertsonen bizitza hobetu du, 2014 urteko garapenerako elkarkidetza proiektuekin
Miércoles, 5 agosto 2015
Urtero bezala, eta Ohiko Batzarrean 2014ko jardueren memoria eta kontuak aurkeztu ondoren, Medicus Mundi Gipuzkoa hasi da bere bazkide eta erakunde laguntzaileen artean zabaltzen jarduera eta kontu horiei dagokien memoriaren laburpen inprimatua. Bertan ikusten denez, bazkide, emaile eta erakunde pribatu eta publikoek emandakoari esker, Medicus Mundi Gipuzkoak 125.000 pertsonen bizi baldintzak hobetzea lortu du, lana egiten duen lurraldeetan.