Saltar a contenido

Fundamentalismo eta Sexu eta Ugalketa Eskubideei buruzko III. Nazioarteko Topaketarako IZEN EMATEKO EPEA LUZATZEN DUGU

“Fundamentalismo ekonomiko, politiko, erlijioso eta kulturalen inpaktua sexu eta ugalketa eskubideetan” III. Nazioarteko Topaketetan izena emateko epea luzatu dugu (PLAZAK BETE ARTE). Topaketak azaroaren 12 eta 13an antolatuko ditu Donostiako Andia kaleko Kutxaren Aretoan.

“ Zure ahoa, fundamentalismoen kontra funtsezkoa” lelo dutela, Topaketak gaurko testuinguruan aukera paregabea dira fundamentalismo ezberdinek sexu eta ugalketa eskubideen urraketan duten eragina aztertzeko. Gizarte- pentsaera bat eta bakarra babesten duten fundamentalismoak ikusten ditugu kultura, erlijio eta politikan eta horien ondorioak kaltegarriak dira gizakiarentzat, oro har, baina bereziki emakumeek bere sexu eta ugalketa eskubideak gauza ditzaten. Articulación Feminista MARCOSUR erakundeak Latinoamerikan antolatu zuen “Contra los fundamentalismos, lo fundamental es la gente” kanpaina erreferente hartuta, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Peruko Manuela Ramos Mugimenduak arestian aipaturiko fundamentalismoen atzean dauden faktore sozial, politiko eta ekonomikoak aztertzeko asmoz antolatu dituzte Topaketak. Era berean, jendearen aurkako bortizkeria eta herrien zapalkuntzaren aldeko diskurtso eta jardunbideak salatzen dituztenen boz-emaileak izan nahi dugu. Norbera aldaketaren eragilea delako: batu zeure ahotsa fundamentalismoen aurka! Aurten, Medicus Mundi Gipuzkoak eta Movimiento Manuela Ramos-ek antolaturiko topaketek hiru helburu dituzte: lehena, fundamentalismoen gorakada eta iraunkortasunen arrazoiak eta alderdi ekonomiko, politiko eta sozialak aztertzea, emakumeen bizitza eta gorputza nabarmen kaltetzen dituztenak; bigarrena, fundamentalismoari aurre egiteko estrategia feministak erabiltzen dituzten munduko mugimenduen berri ematea; eta hirugarrena, sexu eta ugalketa eskubideen alde borrokan diharduten erakundeen arteko elkarlanak sustatzea, estrategia bateratuak egikaritzeko asmoz. Sexu eta ugalketa eskubideen aldeko lanean diharduten erakunde eta langileak, berdintasun eta garapenerako lankidetzaren arloko langile teknikoak, Unibertsitateko ikasleak, gaia interesa dakiokeen edozein lagun edo erakunde jardunaldietan parte hartzera gonbidatuta daude. Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak diruz laguntzen ditu topaketak. Norbera aldaketaren eragilea delako: Gehitu zure ahoa fundamentalismoen aurka! Izena ematea dohainik da PLAZAK BETE ARTE! Parte hartu nahi baduzu 943 40 47 40 zenbakira deitu edota voluntariado-gipuzkoa@medicusmundi.es helbidera idatzi, zure izen-abizenak, erakundea (beti ere erakunde batetik bazatoz), helbide elektronikoa eta telefono zenbaia esanez. Zeure zai gaude! PROGRAMA