Saltar a contenido

Itzuli da Gazteak Hegoaren Bila lehiaketa

Bosgarren aldiz, Euskadiko medicusmundiko hiru elkarteek dei egiten diete bertako gazteei Gazteak Hegoaren bila lehiaketan parte hartzera. Lehiaketaren ekitaldi honetan, helburua da gogoeta kritikoa eragitea, egin beharko diren proben bidez, desparekotasun eta bidegabekeria sozialen inguruan, eta herrialde txirotuetako errealitatea nahiz zenbait arazo global –hala nola osasun-zerbitzuak erabiltzeko aukera– hobeki ezagutaraztea.

Aurrekoetan bezala, medicusmundik talde-lana sustatzeko asmoa du. Horregatik, 19 eta 30 urte bitarte edukita, EAEn bizi diren, ikasten duten, edo lan egiten duten gazteek lau kideko taldeak eratu beharko dituzte, eta izena eman, 2016ko martxoaren 18ra arte, webgune honetan: http://www.jovenesenbuscadelsur.org. Halaber, sarean lan egiteko asmoz, antolakuntzak beste entitate batzuen laguntza izango du probak taxutzeko, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Harresiak Apurtuz edo Donostiako Erizaintza Eskola tartean direla.

Jokoak lau proba izango ditu, www.jovenesenbuscadelsur.org webgunean argitaratuko direnak, apirilaren 1ean, 15ean eta 29an, hurrenez hurren. Azkena maiatzaren 21ean egingo da, Vitoria-Gasteizen, eta nahitaezkoa izango da parte hartzea, punturik emango ez duen arren. Epaimahai batek lanen edukia, aurkezpena, originaltasuna eta sormena balioztatuko ditu, eta bi taldek sari bana eskuratuko dute. Lehen saria lortzen duen taldeak, Perura joango da bidaian, eta aukera izango du medicusmundik han aurrera eramaten duen lankidetza-lana hurbiletik ezagutzeko. Bigarren sailkatzen den taldeak, bidaiatzeko diru-laguntza bat jasoko du, Espainiako estatuaren barruan, elkartasunarekin eta lankidetzarekin zerikusia duen esperientzia bat ezagutzeko helburuz. “Gazteak Hegoaren bila” lehiaketa “Osasun publiko eta unibertsalaren alde. inequidades en el acceso a la salud (ekitaterik ezeko egoerak osasun-zerbitzuen erabileran) deritzon proiektuaren barruan dago kokaturik. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen du proiektua, eta UPV/EHUrekin batera ikerketa bat egiteko helburua du, beste jarduera batzuen artean, lehiaketa hau egiteaz gain, euskal osasun sistemaren pribatizazio-prozesuei buruz, bai eta osasun-zerbitzuak erabiltzean egoten diren desparekotasunei buruz ere, zenbait alderdi kontuan harturik, hala nola gizarte-klasea, sexua, jatorria, eta abar. Anima zaitez! Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak; parte hartu nahi? Izena eman!