Saltar a contenido

Emakumeen Nazioarteko Egun zoriontsua denoi!

Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Egunean, medicusmundi bizkaiak Ruandan giza eskubideen, emakumeen eskubideen eta osasun eskubideen garapenean egindako lanari aipamen txikia egin nahi diogu.Izan ere, elkartea bertan hasi zen lanean orain dela 50 urte.

Medicusmundi bizkaiak bere hastapenetatik dihardu Ruandan lanean. Hasiera batean, herrialdeak azpiegiturarik ez zituen; hori dela eta, medicusmundi bere aztarna uzten hasi zen bertan. MMB-k 50 urte daramatza garapenerako proiektuetan, non emakumezkoaren eskubideak lehenetsi diren. Hartara, medicusmundi bizkaiak lanari ekin zion Ruandan; osasun zentruak, emakumeen formakuntzarako zentruak eta elikagai zentruak eraiki zituen, besteak beste. Bestalde, MMB-k ezberdintasunen aurka egin du, gizartean aldaketak sortzearen alde; baita garapenerako sentsibilizazio lanetan eta hezkuntzan genero ikuspegiari garrantzia emanez eta emakumezkoak duen rolari garrantzi handiagoa emanez.

Pausoz pauso, proiektu desberdinen eskutik, Ruandako emakumeek betetzen duten rola oihartzun handiagoa hartu du gizartean. Esperientziaren eskutik ikusi ahal izan dugu, emakumezkoaren lana lehenetsiz bere familia osoa lagundu daitekeela, baita onuradun atera ere. Horrela hasi zen emakumeen 7 kooperatibaren eraketarako ekimena Ruandan. 2000.urtean, elkarte desberdinak sortu ziren, non malnutrizio kasu bortitzak bizi zuten adin gabekoen ardura zuten elikagai zentruetako erabiltzaile emakumezkoek parte hartzen zuten. Aipatutako erakundeen hasierako xedea izan zen emakumezko hauentzako diru sarrerak bermatzea, horrela pairatzen zuten pobreziatik atera zitezen. Hortik geroztik, erakunde hauek emakumezken indarpenerako kooperatiba bilakatzeko pausoak eman dira. Horrenbestez, erabaki komunitarioentzako egiturak eta diru-sarrerak sortu dira urteetan zehar. Badakigu oraindik bide luzea dagoela aurretik eta aspektu asko daudela hobetzeke; hala ere, sinisten dugu pixkanaka, pausoz pauso, helburu eta esperantza denak lor ditzakegula.