
Ezagutzak eta sariak
1963. urtean sortu zenetik, medicusmundik bere konpromisoari eutsi dio osasunaren defentsan, giza eskubideen oinarrizko osagaia den aldetik, lehen-mailako osasun-arretaren eta osasun-sistema publikoaren sustapenean oinarriturik, osasun-laguntza kalitateduna, ekitatiboa eta unibertsala bermatzen duen sistema bat lortzeko, pertsona guztientzat, bereizketarik batere egin gabe arraza, sexua, erlijioa edo egoera ekonomikoa dela-eta. Jasotako ezagutza eta sariak akuilu eta pizgarriak dira, bizitza-ibilbidearen bidez zein ibilbide pertsonalaren edo profesionalaren bidez medicusmundiren xedean laguntzen duten pertsona guztien lana sendotzen dutenak. Haiei guztiei, gure esker ona.
Osasunaren Sasakawa Saria, 2016
Burkina Fasoko Merezimenduaren Ordena, zaldun-graduan
Osasun-arloko Erakunde Bikainaren Saria
I. DKV Medikuntza eta Elkartasuna Saria
Grand Challenge Canada eta CONCYTECen (Peruko Zientzia eta Teknologiaren Kontseilu Nazionala) saria
Etikaren Proteus Saria
Meridiana Saria, 2013
Baeza Diversa Sariak, 2013
- Lehen orria
- 1
- 2
- 3
- Azken orria