- Hasiera
Argitalpenak
Ikus-entzunezkoak
Osasunaren huipila ehunduz
24.02.2009
Osasunaren huipila ehunduz
Proiektuaren helburua da osasun arretarako sistema orohartzaile bat eraikitzea, kultur aniztasuna kontuan hartuz betiere. Bideoak Guatemalan abian diren bi proiektu pilotu ezagutzeko aukera ematen digu. Quetzaltenango eta Solola departamentuetako 18.666 lagun -mam eta k'iche' komunitatekoak- dira proiektuaren protagonista nagusiak.
Guatemala anistazun handiko herrialdea da. Biztanle gehienak indigenak diren arren, gehiengo horri betidanik kendu izan zaizkio oinarrizko eskubideak: osasunerako eskubidea, besteak beste. Bideoak Medicus Mundi herrialde hartan garatzen ari den proiektu handi baten berri ematen digu.
Erakundeak :Clinica Maxeña, IDEI, medicusmundi , Miembros de la Instancia Nacional de Salud
Egileak. ITP eta Medicus Mundi






