- Hasiera
Argitalpenak
Ikus-entzunezkoak
24.02.2009
Eskola bidean
Pacharaya herritik Chiro Q'asara bi orduko bidea dago, eta Boliviako Andeetako goi-ordokian dagoen herri txiki horretako umeek bide gogor hori oinez egitem dute egunero eskolara joateko. Bideoak haur horien eguneroko jarduna erakusten digu
24.02.2009
Osasunaren huipila ehunduz
Proiektuaren helburua da osasun arretarako sistema orohartzaile bat eraikitzea, kultur aniztasuna kontuan hartuz betiere. Bideoak Guatemalan abian diren bi proiektu pilotu ezagutzeko aukera ematen digu. Quetzaltenango eta Solola departamentuetako 18.666 lagun -mam eta k'iche' komunitatekoak- dira proiektuaren protagonista nagusiak.
24.02.2009
PISAP. Peruko Amazionako osasun proiektua
Proiektu orohartzaile hori Peruko Amazoniako 150.000 metro koadroko eskualde batean gauzatzen ari da, pobrezia gorrian bizi diren etorkin eta indigenei laguntzeko.
24.02.2009
Nikaragua, historiaren gainetik
Mitch urakanak (1998ko urrian) 3.500 lagun hil zituen eta beste 900.000 lagun kaltetu. Lurraren %22 desegin zuen eta kalteak 1.500 milio pezetakoak izan ziren. Hondamendi horrek diktadurek eta gerrek eragindako kalteak areagotu zituen.
24.02.2009
Egun bat Moissalán
Erreportaje honek laneguneko arrunt bat baliatzen du erakusteko nolakoa den eta nola funtzionatzen duen Moissalako (Txad) osasun barrutia. Bertan 110 oheko ospitale bat dago eta 10 osasun etxe 130.000 biztanleri zerbitzu emateko.
24.02.2009
Esku jakintsuak. Guatemalako emaginak
Guatemalako Mam eskualdeko emaginak ezinbesteko zutabeak dira bai maien kulturan bai bertako osasun sistema komunitarioan. Emakume nekazari horiek arduratzen dira haurdunaldian eta erditzean behar diren zainketa lanez.
20.02.2009
Batzen gaituen lurra
Itsasotik 3.800 metrora dauden Boliviako herrietan kitxuak eta aimarak bizi dira, antzinako bizimoduei, hizkuntzei eta kulturari eutsiz.





