- Hasiera
Argitalpenak
El Sur aldizkaria
16.06.2009
El Sur 28. zk. Krisialdia eta elkarlana
Munduko sistema ekonomikoa ataka batean dago. Egoera horri ikuspuntu desberdinetatik begirada bat ematea zenbaki honen helburua da.24 horrialdetan iritziak, txostenak eta bizitzako kontuak elkartzen dira krisiaren muinera bidai bat egiteko nahian.
24.02.2009
El Sur 27. zk. Stop Malaria orain!
Malaria osasun publikoko munduko arazo larria da, 109 herrialde kolpatzen dituena. Gure aldizkarian gaixotasunaren ezaugarriak ezagutzeko datuak, esperientziak eta adituen iritziak biltzeaz gain, eritasunari aurre egiteko gauzatu diren saioak azaltzen dira, baita oraingo egoera zertan den eta malariaren aurka borrokatzeko aukera zientifiko eta sozialak zein diren ere.
23.02.2009
El Sur 26. zk. Hegoaldeko jendearen adinak
Ale monografiko honetan hegoaldeko herrialdeetan bizi den jendearen lau adin talde nagusiak aztertu dira. Gaiari buruzko zenbait txosten laburrekin batera, Afrikako eta Latinoamerikako hainbat gizon-emakumeren testigantzak bildu dira.
22.02.2009
El Sur 25.zk. Ameriketako herri indigenak
Karibean eta Latinoamerikan 671 herri indigena bizi dira, hainbat estatutan banaturik. Aldizkari honen azpitutuluak ongi azaltzen du zein den ale honen gai zehatza: "Osasun zerbitzu egokiak eskura".





