- Hasiera
Argitalpenak
Memoriak
2009 ko Memoria
11.06.2010
2009 ko Memoria
medicusmundi Nafarroak lankidetzako 30 proiektu lagundu zituen 2009an Latinoamerikako eta Afrikako 8 herrialdetan eta sentsibilizazio lan zabala egin zuen nafarren artean. Hegoaldeko 8 herrialdetara bideratu zen 4,5 milioiko aurrekontuaren %90.
Proiektu horiek guztiak gauzatzeko lankide izan ditu hegoaldeko 23 talde eta Guatemalan, Perun, Bolivian eta Kongoko Errepublika Demokratikoko bulego edo ordezkaritza iraunkorrak. Azken lau herrialde horietan, baita Nikaraguan, Malin, Ugandan eta Ruandan ere, medicusmundi Nafarroaren jardunak 2 milioi onuradun baino gehiago izan zituen 2009an, 2.228.529 pertsona, zehazki: Afrikakoak %64, eta Latinoamerikakoak % 36. Hemen, iparraldean, medicusmundi Nafarroa 50.00 pertsonengana iritsi zen hezkuntza eta sentsibilizazioko hainbat proiekturen bidez






