- Hasiera
Argitalpenak
Liburuak
26.02.2009
Hegoa eta komunikazioa
Informazio eta komunikazio baliabide erabakiorrak dira bai garapen ekonomikorako bai demokraziarako. Zori txarrez informazioa negozio eta espektakulo bihurtu da potere mesedarako. Hegoaldeko egoera kaltetua suertatzen da inguru testu honetan.
20.02.2009
Bolivian bizi gara
Medicus Mundik material bilduma bat argiraratu du lehen hezkuntzako geletan erabiltzeko. Nafarroako ikastetxe guztietan banatuko da, dohainik banatu ere, ikasturtea hastearekin batera. Boliviako zenbait eskolatara ere igorriko da, Erakundeak lankidetzarako proiektuak dituen eskualdeetako ikastetxeetara, hain zuzen.
BOLIVIAN BIZI GARA izeneko liburua, liburutegian irakurri eta kontsultatzeko da. Benetako 11 istorio bildu dira bertan, beste horrenbeste haur boliviarren bizitzari buruzkoak. Claudia Pérez Ayala boliviarraren 23 laminek irudiz hornitzen dituzte hala narrazioak nola umeen bizitoki diren sei eskualde diferenteak. Liburuak, gainera, baditu 120 argazki, gaien araberako 78 sarrera labur (elikadura, kultura, jaiak, jantziak, jolasak, elezaharrak, osasuna, tradizioak, etxeak, gizarte-bizitza eta antzeko gaiak lantzen dituztenak), 80 hitzetako hiztegia bost hizkuntzatan (aimara, gaztelania, euskara, guaraniera eta kitxua), eta kronika labur bat, lana sortzeko nahiz argitaratzeko prozesuaren argigarri.





