10.06.2010 2009ko Memoriaren aurkezpena
Medicus Mundi Nafarroak Afrikako nahiz Latinoamerikako 2 milioi lagun baino gehiago lagundu zituen 2009an komunitateen oinarrizko osasun arloko 30 proiekturen bidez
medicusmundi Nafarroak lankidetzako 30 proiektu lagundu zituen iaz Latinoamerikako eta Afrikako 8 herrialdetan eta sentsibilizazio lan zabala egin zuen nafarren artean. Hegoaldeko 8 herrialdetara bideratu zen 4,5 milioiko aurrekontuaren %90 eta aldi berean erakundearen sentsibilizazio lana 50.000 lagunengana iritsi zen. Ikusi 2009ko Memoria
Proiektu horiek guztiak gauzatzeko lankide izan ditu hegoaldeko 23 talde eta Guatemalan, Perun, Bolivian eta Kongoko Errepublika Demokratikoko bulego edo ordezkaritza iraunkorrak. Azken lau herrialde horietan, baita Nikaraguan, Malin, Ugandan eta Ruandan ere, medicusmundi Nafarroaren jardunak 2 milioi onuradun baino gehiago izan zituen 2009an, 2.228.529 pertsona, zehazki: Afrikakoak %64, eta Latinoamerikakoak % 36. Hemen, iparraldean, medicusmundi Nafarroa 50.00 pertsonengana iritsi zen hezkuntza eta sentsibilizazioko hainbat proiekturen bidez. Aipatzekoak dira, besteak beste, Eskulturen Erakusketako 5.340 bisitariak; Milurtekoko Garapen Helburuak lantzeko jardueretan parte hartu zuten 2.500dik gora haur eta gazteak, hezkuntza arautuko eta aisialdiko esparruetan (udalekuetan) antolatu baitziren jarduera horiek; Gazteak Hegoaren Bila lehiaketako partaideak; El Sur aldizkariko 18.200 irakurleak; Afrika Behar-beharrezkoa jardunaldietan partu harturiko 5.000 lagunak; Eguberrietako dendako 2.258 bisitariak eta, gure inguruan eragin nahian, beste GKEekin batera kalean antolatu genituen hainbat ekintzatan parte hartu zuten 2.000 pertsonak.
Kontu argiak
medicusmundi Nafarroak 4,5 milioi euro inguruko aurrekontua kudeatu zuen 2009an (4.578.000 eurokoa, zehazki). Lankidetzako eta garapenerako hezkuntzako proiektuetara bideratu zen diru horren %90. Jatorriari dagokionez, aurrekontuaren %82 diru-laguntzen bidez lortu zen, estatutik, erkidegotik eta toki erakundeetatik etorritako ekarpena izan baitzen; eta ia %18, berriz, ekarpen pribatuei esker, 1.196 bazkideren kuoten bitartez, besteak beste. Horri Guztiari 139 boluntarioren lan kuantifikatu gabea ere erantsi beharra dago.
El Sur 30. zk.: XXI. mendeko lankidetzari buruzko hausnarketa estrategikoa
Proiektu eta jarduera horiek kudeatzearekin batera, medicusmundi Nafarroa hausnarketa estrategiko mamitsu bezain zabalean murgildu zen 2009an, aztertu nahirik zer eginkizun duen lankidetzaren testuinguru aldakor honetan 38 urteko eskarmentua duen gure erakundeak. Amaitu gabeko prozesua den arren, erakundeak lankidetzaren arloan Nafarroan diharduten gainerako guztiekin partekatu nahi izan ditu hemengo, estatuko eta nazioarteko zenbait adituk gure eztabaidaguneetan plazaratu dituzten iritzi, hausnarketa eta ideiak. Horregatik, ekaineko El Sur aldizkariko atal monografikoak gai hori hartu du. 2011-2016 urteetarako plan estrategikoa finkatzea dugu helburu. El Sur euskaretzeko klik egin
hemen.






