04.02.2009 Garcia Malo kontseilariak Medicus Mundiren lana goraipatu zuen
Nafarroako Gobernua MM Nafarroak Guatemalan duen osasun proiektua ezagutzera joan zen
Nafarroako Gobernuaren esanetan, medicus mundi Nafarroak bideraturiko osagun proiektu orohartzaile hori da inoiz lagundu duen proiekturik handiena. Isabel García Malo Gizarte Gaietako kontseilaria eta departamentuko beste kide batzuk Guatemalan izan dira, Nafarroako Gobernuak finantzatzen dituen zenbait proiektu bertatik bertara ezagutzeko. Lankidetzako proiektu horiek osasuna, ura, hezkuntza eta emakumearen sustapena dituzte ardatz.
Las Barranseko lagunak kontseilariaren taldearekin
Esperientzia pilotu hori mam eta k'iche' herritarrei begira taxutu da. Horrenbestez, bertako kideak proiektuan parte hartzen ari dira prestakuntza berezi bat jaso ondoren. Kultur berezitasunak hartzen dira kontuan eta bertako taldeen ikuspuntua ere barneratzen da lan jardunean. Garcia Malo kontseilariak bere onespen erabatekoa agertu zuen.






