18.05.2011 Marcela Lagarde y Pinar Ilkkaracan estarán entre las ponentes de este foro, organizado por nuestra asociación y el Movimiento Manuela Ramos.
Fundamentalismo eta Sexu eta Ugalketa Eskubideen I Nazioarteko Topaketarako izen emateko epea irekitzen dugu
“Sexu eta ugalketa eskubideetan fundamentalismo politiko, ekonomiko, erlijioso eta kultural desberdinek duten inpaktua” izenburuarekin, topaketa hauek aurtengo ekainaren 9 eta 10 ospatuko dira Donostian.
Foru honetan gaur egun munduan dauden fundamentalismo desberdinek sexu eta ugalketa eskubideentzako suposatzen duten oztopoa aztertu nahi dugu, bai eta eskubide hauek bermatzeko komunitate internazionalak egin behar dituen erronka eta ekintza bateratuei buruz hausnartu. Hau dela eta, garrantzi berezi bat eman diogu hala Iparraldeko nola Hegoaldeko erakunde desberdinen parte hartzeari. Honela, aipatutako hizlariez gain, beste entitate batzuetako ordezkarien presentzia ere izango dugu, besteak beste: Peruko Católicas por el Derecho a Decidir; Burkina Fasoko Consejo Nacional de Lucha contra la Práctica de la Mutilación Genital Femenina; Ekuadorreko Fundación Desafío; edo hemengo Malen Etxea eta Gehitu, edo Pekara aldizkaria.
Topaketak lau taldetan banatuko dira gaien arabera. Lehenengoak emakume eta erlijioari buruzko gaiak jasoko ditu, eta kultu desberdinetan dauden aukerako ikusmirak. Bigarren taldekoak Neoliberalismoak eta gatazka armatuak emakumeen gorputz eta sexualitatean duten influentziari buruzkoak izango dira. Hirugarrena genero indarkeriaren adierazpen desberdinei, feminizidioa, hautatutako abortuak edo ablazioa esaterako, buruzkoak izango dira. Eta topaketak sexualitate ez-ugaltzaileari eta komunikabideek fundamentalismoekiko duten paperari buruzko taldearekin amaituko dira.
Garapenaren Laguntzarako Euskal Agentziak finantzatutako I Nazioarteko Topaketa hauetara bereziki mundu guztian sexu eta ugalketa eskubideen alde lan egiten duten erakunde eta sareak, osasun sektoreko profesionalak eta unibertsitateko ikasleak gonbidatu nahi ditugu.
APUNTA ZAITEZ!
Ekainaren 2 arte hala nahi duten pertsonek beraien izen-ematea egin dezakete dohainik.
Informazio gehiago, programa osoa eta izen-emateak: http://www.porlosderechossexualesyreproductivos.org/encuentros.php “Nazioarteko Topaketak” sekzioan / educ.gipuzkoa@medicusmundi.es / 943 40 47 40.






