- Hasiera
Nola lagundu dezaket?
Boluntarioak
Boluntarioak
Medicus Mundi Nafarroa, aukera ona
Boluntarioek herritarroi dagozkigun aferetan hartzen dute parte. Boluntario antolatu eta prestuek ederki ezagutzen dute zer-nolako errealitatean ari diren lanean, eta gizartea aldatzeko asmoa dute.
Boluntarioek doan eta libreki eskaintzen dute beren aisialdiaren eta indarren parte bat, beste gizabanakoen edo gizataldeen zerbitzura jarduteko, eskuzabaltasunez eta profesionaltasunez. Bizi diren munduarekiko konpromisoa berretsi beste xederik ez dute: horixe da haien irabazi asmo bakarra.
Borondatezko lana eskubide bat da, gizartea eta erakundeak aberasten dituen gizalegezko jokabidea.
medicus
mundi nafarroak herritarren zati bat egituratu nahi du, partaidetzarako bidea eskaini eta aukera emateko Iparraldeko eta Hegoaldeko jendeok hartu-eman eta truke aberasgarriak izan ditzagun.
medicus
mundi nafarroako boluntarioa sari ekonomikorik gabe eta libreki diharduen jende arduratsua da. Elkartasunarekin eta nazioarteko lankidetzarekin loturiko ekintzetan hartzen du parte, baita garapenerako hezkuntzako jardueretan ere.
medicus
mundi nafarroak egina du Boluntarioen arloko Plana, erakundearen barneko partaidetza suspertu eta ahalbidetzeko; hau da, oinarri soziala sendotzeko, gizabidezko konpromisoari tinko eutsiko dion jende prestatua behar delako. Bada Batzorde bat Planaren segimendua egiteko, eta erregelamendu bat, boluntarioen eskubide eta betebeharrak (eta erakundeak haiekin dituenak) biltzen dituena.
Nahi baduzu argibide gehiago izatea, hemen klik egin bideo txiki bat ikusi ahal izateko.
Fitxategiak deskargatu: 1 fitxategia(k) bilatua(k)
11.09.2009
folleto voluntariado (euskera) (898.13 kB)





