- Hasiera
Nola lagundu dezaket?
Nola lagundu dezaket?
Denon artean, mundua bestelakoa izan daiteke
Zuk ere bat egin dezakezu gurekin, mundu bidegabe hau aldatzeko lanean ari garenokin.
Horretarako bi aukera dituzu: bata, boluntario egitea; bestea, bazkide bihurtzea.
Bazkideei eta boluntarioei esker, gure elkarteak elkartasuneko erro sendoak sustraitu ditu nafar gizartean.
Bazkideen diru ekarpenak Iparraldean zein Hegoaldean ditugun proiektuen oinarri dira. Bazkideek, erakundearen ordezkaritza organoen bidez, kudeaketarako eta esku-hartzeetarako ildoak erabakitzen dituzte. Medicus Mundiren kaudimena eta egonkortasuna bermatzen dute, garrantzi eta eragin handiko proiektu luzeak bideratzeko aukera ematen digutelako.
Boluntarioek doan eta libreki eskaintzen dute beren aisialdiaren eta indarren parte bat, beste gizabanakoen edo gizataldeen zerbitzura jarduteko, eskuzabaltasunez eta profesionaltasunez. Bizi diren munduarekiko konpromisoa berretsi beste xederik ez dute: horixe da haien irabazi asmo bakarra.
Zintzo betetzen dute hartutako konpromisoa. Egunero dute zer ikasia eta egunero dute bere gizatasuna sendotzen. Banaka zein taldeka aritzen dira, komunitatearen baitan betiere. Errealitateari aurre egiteko bestelako bideak erakusten dituzte, bizitzeko beste molde batzuk irakatsiz. Indarrak eta borondateak batzen dituzte mundua hobetze aldera. Berea dute probetxuzko zereginaren poza.
Subsecciones:





