- Hasiera
Hezkuntza eta sentsibilizazioa
Hezkuntza materiala
Hezkuntza materiala
Lehendabiziko xedea da Milurteko Garapenerako Helburuak (MGH) ezagutaraztea eta haiek zein neurritaraino betetzen diren jakinaraztea. Horrez gain, munduko ezberdintasunen azpiko arrazoiak azaleratu nahi ditu (nazioarteko merkataritzaren arauak, garapenerako laguntza ofiziala eta kanpo zorra). Bigarrenik, aurretik aipatutako helburuak betetzeko Iparraldeko gizarteak duen erantzukizuna ulertaraziko zaie ikasleei. Baina Medicus Mundik, MHG lantzeaz gain, beste arlotako materiala eta jarduerak landu ditu, batez ere haurrak balioetan hezitzeko bitartekoak.
Unibertsitatean ere lan egiten dugu
Eskolan lan egitea ezinbestekoa da belaunaldi gazteek justiziaren eta elkartasunaren balioetan hezitzeko. Medicus Mundi Nafarroak Mundinovi izeneko baliabidea sortu du helburu hori gogoan, eta baliabide kutun hori Nafarroako eskola publiko nahiz itundu guztiei eskaini die. Horrez gain, elkarteak eskarmentu handia du haur, lehen eta bigarren hezkuntzarako jarduerak antolatzen.
Activities
03.02.2009
MUNDINOVI. Balioak suspertzeko txotxongiloak
Materialaren asmoa da haur txikiak balioetan hezten laguntzea txotxongilo-antzezpenen bidez. Antzoki txiki batek eta 32 istorio laburrek bide ematen dute hainbat gai lantzeko, hala nola nork bere autonomia lortzea, bestearenganako ardura, norberaren proiektuetan izan beharreko konfiantza, adiskideen arteko leialtasuna, itxaropena, esker ona eta jakin-mina.





