- Hasiera
Hezkuntza eta sentsibilizazioa
Erakusketak
Erakusketak
Elkartasunerako irudien indarra
Medicus Mundik Latinoamerikan eta Afrikan dituen proiektuei buruzko hainbat erakusketa ditu abian, betiere sentsibilizazio lan orokorrago baten barnean kokatzen direnak. Haietako batzuk Iparraldeko kooperanteek ekarritako argazki eta materialez osatuak izan arren, beti saiatzen gara Hegoaldeko jendearen ahotsa eta begirada nabarmentzen.
Activities
27.02.2009
Erakusketa: AMERIKETAKO HERRI INDIGENAK. Miguel Bergasaren 30 argazki
Burlatan dago ikusgai, Kultur Etxean maitzaren 18tik ekainaren 7ra. 30 argazkiko bilduma da, 1984 eta 2007 artean eginak. Norbanakoen erretratuak, paisaiak, gizabanakoen nahiz komunitateen bizimodua: familiarteak, etxebizitza, eskola, lanak, merkatua, komunitateen antolamendua, festa eta aldarrikapenak.
20.02.2009
Nembako ospitalea
Nemba bihotzean. Medicus Mundi Nafarroa elkartearen lehen proiektuari eginiko begiratua.
20.02.2009
Afrikarako albuma. 5 argazkilari nafarren begirada errespetuzkoa
5 argazkilari nafarrek Afrikako hainbat herrialderi errespetuz begiratu eta erreportaje bana egiteko ausardia izan dute. Erakusketaren osagaiak: 50 argazki (10, erreportaje bakoitzeko), 2 panel azalpen orokorrekin eta panel bana argazkilari bakoitzeko.
20.02.2009
Amazoniako jendea. Kichwa randi-randi
Ekuadorko FONAKIN elkartearen osasun jarduerak erakusten dira argazki bilduma honen bidez. Elkarte hori Napo-ko indigenen erakundeen federazioa da eta UNICEFek argitaraturiko Bizitzarako Eskuliburua egokitzen eta itzultzen ari zen, gidaliburu hori komunitate indigenetan osasunari buruzko mezu oinarrizkoak zabaltzeko bitarteko egokia baita.
28 argazkik osatzen dute erakusketa (neurriak: 58 x 45 cm) eta 2 panel, azalpenekin (90 x120 cm)
13.02.2009
Afrikari buruzko begiradak
Zuri-beltzeko 40 argazki, bi argazkilari nafarren lana: Clemente Bernard (populazio zibilari buruzko erreportajea Liberiako gerran) eta Koro Cantabra (Zimbabwe eta Senegalgo erretatuak eta eguneroko bizitza).





