- Hasiera
Hezkuntza eta sentsibilizazioa
Hezkuntza eta sentsibilizazioa
Medicus Mundi Nafarroak ongi daki ezen Latinoamerikan eta Afrikan bultzaturiko osasun proiektuak bezain inportantea dela iparraldean egiten den lana, jendea -gazteak bereziki- konturatu dadin munduko gizarteak justuagoa eta solidarioagoa izan beharko lukeela. Iparraldean lan egiteko hamaika bide eta bitarteko ditugu, Hegoaldea bihotz-begietan beti: erakusketak, jardunaldiak, hezkuntza materiala, kanpainak, bidezko merkataritza...
GHren helburu nagusiak dira ezberdintasuna eta pobrezia sorrarazten dituzten nazioarteko harremanen sistema ulertaraztea eta aldaketen alde lan egitea. Garapenerako hezkuntzaz hitz egitean biak dira ezinbestekoak. Medicus Mundi Nafarroak sentsibilizazio proiektuak eta epe ertain nahiz luzerako Garapenerako Hezkuntza proiektuak gauzatzen ditu. Proiektu horietan osasunaren hainbat alderdiz arduratzen gara: osasuna izateko eskubidea, ura eta osasunaren arteko erlazioa, malaria… Nafarrek hitza eta konpromisoa hartu eta lanari ekin diezaioten lortzen badugu, gure elkartearen helburu nagusia erdiesteko bidean egonen gara; hau da, gure mundua pertsona ororentzat, osasuntsuagoa eta zuzenagoa izatea.
Activities
04.03.2009
Gurekin harremetan jartzeko
Medicus Mundi Nafarroa
27.02.2009
Erakusketa: AMERIKETAKO HERRI INDIGENAK. Miguel Bergasaren 30 argazki
Burlatan dago ikusgai, Kultur Etxean maitzaren 18tik ekainaren 7ra. 30 argazkiko bilduma da, 1984 eta 2007 artean eginak. Norbanakoen erretratuak, paisaiak, gizabanakoen nahiz komunitateen bizimodua: familiarteak, etxebizitza, eskola, lanak, merkatua, komunitateen antolamendua, festa eta aldarrikapenak.
20.02.2009
Stop malaria now!
Nazioarteko ekintza da, ezinbestekoa eta bideragarria
Stop Malaria Now! (Gelditu dezagun malaria orain!) Medicus Mundiren eta beste 8 erakunderen nazioarteko kanpaina da
20.02.2009
Nembako ospitalea
Nemba bihotzean. Medicus Mundi Nafarroa elkartearen lehen proiektuari eginiko begiratua.
20.02.2009
Afrikarako albuma. 5 argazkilari nafarren begirada errespetuzkoa
5 argazkilari nafarrek Afrikako hainbat herrialderi errespetuz begiratu eta erreportaje bana egiteko ausardia izan dute. Erakusketaren osagaiak: 50 argazki (10, erreportaje bakoitzeko), 2 panel azalpen orokorrekin eta panel bana argazkilari bakoitzeko.





