- Hasiera
Lankidetza proiektuak
Asia
Erakundeen indartzea garapen integral eta bidezko baten bidez generoan (INDIA)
08.01.2010 Erakundeen indartzea garapen integral eta bidezko baten bidez generoan (INDIA)
Emakumeen eta komunitateen erakundeen indartzearen bigarren fasea Hegoaldeko Distrituko (Sikkim-eko Estatua) landa-komunitateen garapen integral eta bidezko baten bidez generoan (INDIA)
Proiektu honen bidez emakumeen erakundeen eta komunitateko erakundeen gaitasuna indarberritu nahi da, bai eta partaidetza, antolakuntza eta auto-kudeaketarena ere, genero berdintasuna bereziki azpimarratuz. Emakumeek osasun-sektorean duten partaidetza aktiboa ere sustatuko da, gainontzeko herritarrentzat osasun-buru bihurtuz. Honek, hauek beren komunitatearen bizi-kalitatea hobetzeko erabaki sendakor eta prebentzio erabakiak hartzea ahalbidetuko die.
Proiektu honek jasoko duen beste eremu bat produktiboa da. Bertan emakumeak eta komunitateko erakundeetako kideak eta emakumeak heziko ditu, guneak produktiboagoak diren ekintza ekonomiko bideragarrietara dedika daitezen. Hauetara mikrokereditu programen bidez jo ahalko dute.
Proiektuaren datuak:
Kontinente: America
Herrialde: India
Herria: Emakumea eta landa-guneetako biztanleria
Tokiko Erakundea
Carmelitas Misioneras
Iraupena
2009 abendua-2011 abendua
Aurrekontua
398.692,91 €
Finantziaketa
Eusko Jaurlaritza, medicusmundi gipuzkoa eta lekuko laguntza
Langile Kontratatua
Kooperante bat (Indiako proiektu guztientzat)




