05.01.2012
Ekuadorreko epaimahai batek milioika euroko zigorra berretsi dio Chevron petrolio enpresari Amazonian eragin dituen kalteengatik
Sucumbios probintziako Auzitegiak (Ekuadorreko ipar-ekialdean) Chevron petrolio enpresa estatubatuarraren aurkako zigorra berretsi zuen urtarrilaren 3an bigarren instantziaz. Amazoniako ingurumenean eragindako kalteak direla eta, Chevroni milioika euroko zigorra ezarri zitzaion.
Amazoniaren Defentsa Fronteko ekintzailea, Ekuadorren. Flickr (newmy51, Licencia Creative Commons)
Sucumbios-eko Auzitegi Ganberabakarrak iazko otsailaren 14an lehenengo instantziak eman zuen epaiaren akatsaren berrespena luzatu du. Epai honek Chevronek eragindako ingurumen kalteengatik 8.200 milioi dolar (6.282 milioi euro), eta %10 gehiago ordaintza gisa, ordaintzea zigortu zuen. Dena den, kopuru hori bikoiztu egin daiteke, hau da, 18.000 milioi dolarrera (13.795 milioi euro), petrolio enpresak barkamena eskatzen ez badu. Kolono eta indigenak babesten dituen Amazoniaren Defentsa Frontearen arabera, epaiak 1964 eta 1990 artean Taxacok, Chevronek gain hartu zuen konpainiak, eragindako ingurumen kalteen “erruduntasuna” berresten du.
Iturri beraren arabera, beste instantzia batean, petrolio enpresak kasazio helegitea aurkeztu dezake Justizia Gorte Nazionalean; horretarako zigorraren %1 gordailutu beharko du, bederen.
Chevronek bere aurkako akats hori legez kontrakoa dela esan du eta “fraudetzat” alegatu du Estatu Batuetako instantzia judizialetan hasi eta gero Ekuadorreko gorteetan jarraitu zen 17 urteko epaiketa honetan.
Texacoren Kaltetuen Batzarreko koordinatzaile exekutiboak, Luis Yanzak, adierazpen batean bermatu zuen akats horrek “konpainiak Amazonia kutsatu eta kaltetu zuela baieztatzen eta berresten duela”. “Erruduna argitara ateratzeko eta kalteak konpontzeko aurrerapausoa da”. “Argi dago ez dagoela zenbatekorik gure ingurumenean egin zuten krimena konponduko duenik, ezta ehunka hildakoak berpiztuko dituenik ere”, azpimarratu zuen Yanzak.
Rafael Correa pozik dago epaiarekin
Akatsa ezagutarazi ondoren, Ekuadorreko presidenteak, Rafael Correak, epaiarekin pozik dagoela esan zuen, izan ere bere ustez, begi bistakoa da petrolio enpresari egotzi zaion ingurumen kaltea. “Justizia egin dela uste dut, Chevronek Amazoniari egindako kaltea ukaezina da", gehitu zuen Correak, gainera, “David eta Goliaten arteko borrokarekin” erkatu zuen epaiketa.
Honi erantsi zion, akatsa bigarren instantziakoa bada, auzi-jartzaileek irabaziko luketela, petrolio enpresari kasazio helegite bakarra geldituko litzaiokeenez gero. Kasazioa legeen edo legezko doktrinak hautsi edota auzibideko oinarrizko bermeren bat urratzen bada aurkeztu ohi da.
Lehenengo instantziak izendatu zuen adituak 27.000 milioi dolar (20.690 milioi euro) beharko zirela jo zuen ingurua garbitzeko eta kalteak ordaintzeko, baina Chevronek txosten hura ez zela independentea izan, baizik eta aditua auzi-jartzaileekin elkarlanean aritu zela esan du behin eta berriz.
Gainera, Chevronek argudiatu du, 1990ean Ekuadorreko gobernuarekin ados jarri zela etorkizuneko ingurumen erantzukizunetatik kargugabetzeko, bestalde, auzi-jartzaileek diote, adostasun harrek ez duela epaiketa pribatu batean eraginik.
Honetaz gain, petrolio enpresak auzi-jartzaileen abokatuak salatu ditu, ustez datuak faltsutu eta aditu zientifikoak hertsatu dituzte existitzen ez diren kutsadura frogak aurkitzeko.
Chevronek ez du epaia bete dezakeen langilerik Ekuadorren, hala ere, auzi-jartzaileek prozesu berri bat has dezakete enpresak langileak dituen hirugarren herrialde batean eta horrela kalte-ordaina jasoko lukete.
Kasu honi buruz Hagako Arbitraje Gorte Iraunkorrean ere hitz egin da, izan ere, beste arrazoi bat dela medio, duela gutxi, Ekuadorri 96 milioi dolarreko (73,56 milioi euro) zigorra ezarri zitzaion petrolio enpresari ordaintzeko; hau ere Ekuadorreko Gobernuak apelatua izan zen abuztu bukaeran.
Auzi-jartzaileen abokatuek petrolio enpresaren susmoa ukatu dute eta Chevroni leporatu diote boterea erabiltzen ari dela bere kontrako akatsa ekiditen saiatzeko.
ITURRIA: Agentzia Efe- Quito





