23.04.2010 Iritzia
Gaur gauean izango da
Aminak bost urte ditu, eta iluntzean, amari afaria biltzen lagundu ondoren, bere etxolako ohean loak hartzen du...
Afrikako herrixka batean bizi da bere guraso, hiru neba eta bi ahizpekin. Ezin du anofeles eltxo eme baten ziztada gauero izaten dituen ziztadetatik bereizi, baina oraingoan ezberdina izango da. Hamabi egun beranduago sukar handia izaten hasiko da eta izerdi gehiegi botatzen eta bere ama beldurtzen duen lozorroan sartzen da. Amak, beraz, osasun zentrora eramaten du eta han Aminak malaria (edo paludismoa) hartu duela jakinarazten diete.
Aminarekin gertatzen den gauza bera gertatzen da beste 300 milioi alditan Afrika, Hego Amerika eta Asian, milioi bat pertsonei bizitza kenduz, gehienak Afrika subsahariarrean.
Biztanleria ahulena eta heriotza tasa altuena dutenak bost urte baino gutxiago dituzten umeak eta haurdun dauden emakumeak dira. Eta gaixotasun honen ondorioak osasunetik haratago doaz herrialde osoen txirotasun sortzaile izanik. Afrikaren kasuan urtero 8.000 milioi dolar galtzen dira gaixotasunaren erruz.
Malariak denbora asko darama gizakiarekin bizitzen, Tutankamon famatuaren garaian ere. Izatez gaur egun gaixotasun horri aurpegiratzen zaio faraoi famatuaren heriotza. Europan gutxik dakite bertako gune askotan endemikoa izan zenik eta mendeetan zehar erauzi ezinean egon ziren pasaden mendeko 60. hamarkadara arte. Orain dela 64 Iberiar Penintsulako lurralde osoa malariaren kutsatze gune zen, eta baita Italiaren parte bat, Jugoslavia, Grezia, Rumania, Polonia, Errusiako hegoaldea eta Europako beste gune batzuk ere.
Gaixotasun honi aurre egiteko osasun eta garapenean arituak diren Alemania, Italia, Kenia, Polonia, Espainia eta Suitzako bederatzi GKE-tako partzuergo batek martxan jarri dugu Stop Malaria Now ! (Geldi dezagun malaria orain!) kanpaina.( www.stopmalarianow.org). Kanpainaren helburua hurrengoa da: jendea jakinaren gainean jartzea, ikus dezaten eritasun hau dela pobreziarekin loturiko gaixotasun nagusia eta baita Afrikan heriotza gehien sortzen dituena ere. Zentzu honetan laguntzak mugiarazi nahi ditugu maila politiko, finantzari eta estrategikoan Europako gobernuen konpromisoa handitzeko.
Horrela, kanpainatik hainbat erronka proposatzen dizkiogu nazioarteko elkarteari. Lehenengoa behar duen herritar orori diagnosirako, prebentziorako eta tratamendurako neurrietarako erabateko sarrera baimentzea da. Gaur egun Afrikako kontinentean bizi diren pertsonen %60k ez ditu prebentzio neurri onenak hartzen, ziztadak ekiditeko intsektizidan bustitako eltxo-sarearen erabilera, eta Afrika subsahariarreko umeen %15ek bakarrik dute eskuragarri gaur egungo tratamendurik eraginkorrena; artemisinarekin konbinaturiko terapia.
Malariaren aurkako borroka gainera 2000. urtetik agertzen da “Milurteko Helburuak” deritzotenen artean. Horrela, emaitza garrantzitsu ezberdinak ekarri dituzten hainbat ekimen agertu dira (emaitzen artean, besteak beste heriotza tasa gutxitzea).
Halere, gaixotasun baten aurkako ekimen bertikalek arazoak ere badituzte. Ezinbestekoa da ekimen hauek osasun sistema publikoak indartzea hori baita ekimen hauek etorkizunean mantentzeko bermea. Bestela, kanpoko laguntza bukatzean ez da ordura arte lortutako emaitzak mantentzeko baliabiderik izango. Gainera malaria ez da herrialde txiroetan dagoen osasun arazo bakarra. Imajina dezakegu gure osasun sisteman, osasun zentro batera joateko ordu bateko bidea egin ondoren, erreumatismoarentzako sendagarria dutela esaten digutela baina arnas infekzio bat izanez gero ezin digutela ezer eman? Hau da orain planetako hainbat lekutan gertatzen dena.
Beste erronketariko bat ekimenak hobetzea da berauen irismen eta kultura onarpenari dagokionean munduan mendebaldekoaz gain beste hainbat kultura-eredu ere badaude eta. Kamerun egiaztatu izan dugu banatutako eltxo-sareak pigmearrek arrantzan aritzeko erabiltzen zituztela. Ez zen kontuan izan kultura honetako kide gehienek ez dutela oherik erabiltzen eta ez dutela bereganatu malaria eltxoen ziztadarekin lotuta dagoenik eta, beraz, ez dute gauetan estaltzeak duen zentzua ulertzen.
Gaur egun badakigu gaitz hau nola erauzi eta horrela ere ez dugu lortzen Orain erabiltzen ditugun baliabideen erabilera hobetzeaz gain konpromiso handiagoa ere behar da.
Gaur egun gaixotasun honek Mendebaldean hain modu gogorrean ez eragiteak ondorio txarrak dauzka haren aurkako borrokan, bai erabiltzen diren baliabideetan bai sortzen duten interes mediatikoan. Nazioarteko malariaren aurkako gastua 2009. urtean 1.700 milioi dolarrekoa izan zen eta urteko 6.200 beharko dira errotik erauzteko. A H1N1 gripearentzako, ordea, malariaren heriotza tasaren %1a suposatu duen gaitza, Roche farmazeautikak aurreikusi du Tamiflu botaren salmentak 1.300 dolar baino gehiago balioko dituela eta horri txertoen balioa eta prebentzio neurriena gehitu behar zaizkio, guztira 4.950 milioi dolar.
Datu hauei gehitzen badiegu 2009. urtean Google-k H1N1ren inguruko 56.100 berri jaso zituela (urte erdian hasi izanda ere) eta malariaren inguruan 5.540, ikus dezakegu gaixotasun batek pizten duen interesa kutsatua izatearen aukerarekin zuzen dagoela lotuta, ez ordea mundu mailan duen garrantziarekin.
Arrazoi hauengatik, Stop malaria now! Kanpainak gaixotasuna eta honen ondorioak ezagutzera eman nahi ditu Europan eta horrela konpromiso politiko ekonomiko eta soziala lortu gure planetako gune batzuetan gaitz endemiko hau erauzteko.
Gaur gauean izango da? Ziur gaur izango dela, eta baita bihar ere baina ahalegin global eta jarraitua egiten badugu urte gutxitan galdera honi ezezkoa eman ahal izango diogu.





