06.04.2011 IRITZIA_Apirilak 7, Osasunaren Munduko Eguna
Antimikrobianoekiko erresistentzia. Gaur jarduten ez badugu, bihar ez du sendabiderik izango
OMEren, Osasunaren Munduko Erakundea, fundazioaren urteurrena dela eta, apirilaren 7an Osasunaren Munduko Eguna ospatuko da. Osasun erakunde bezala, medicusmundi n uste dugu hala gure parte hartzea oroitzapen honetan nola honen zabaltzea gure ekintzen oinarrizko zati bat dela.
Aldi honeta, OMEk egun honetarako hautatu duen gaia “Antimicrobianoen erresistentzia eta bere mundu-zabalkuntza” izan da, gobernuei eta interesatutako beste alderdiei oso sendoak diren mikroorganismo hauek azaltzea eragozteko beharrezkoak diren politikak eta praktikak ezartzeko eskatzeko helburuarekin.
Antimikrobianoekiko erresistentzia edo RAM hau mikroorganismo bat aurrez sentikorra zen antimikrobiano batez afektatua ez izatea ahalbidetzen duen fenomeno bat da. Mikroorganismo sendoei, hauen artean bakteriak, birusak, onddoak eta zenbait parasito, ez diete antimikrobianen efektuek eragiten, esaterako antibiotikoek, antibirikoek edo antipaludikoek, beraz ohiko tratamenduak ez dira eraginkorrak eta izurriak iraun egiten dute eta beste pertsona batzuei kutsa diezaiekete.
Erresistentzia antimikrobianoen erabileraren ondorio bat da, bereziki bere abusuarena, eta mikroorganismoaren mutazioaren edo erresistentzia geneak hartzearen ondorioz sortzen da. Honen zenbait ondorio negatibo dakartza berarekin, ez soilik oraingo nahiz etorkizuneko biztanleen osasunaren ikuspuntutik –gaixotasun kutsakor asko trataezinak bihurtzen direlako-, baita gizarteari laguntzan eragiten dietenak ere, arriskuan jarriko bailitzateke organo transplanteen, kimioterapia antineoplastikoaren edo ebaketa kirurgiko garrantzitsuak bezalako tratamenduen arrakasta. Laguntza-gastuak izugarri garestitzen ditu, baita familien eta gizartearen karga ekonomikoa iraupen luzeko gaixotasunak izatean. Honela, eta bizi garen munduaren izaera globala dela eta, mikroorganismo hauen zabalkuntza azkarrak beste herrialde eta kontinente batzuetara nazioarteko osasun segurtasunaren arazo larria sortzen du.
Guzti honek lurretik bota ditzake 2015 urterako osasunarekin erlazionatutako Milenioko Garapen Helburuak betetzeko lortu den guztia.
medicusmundi-tik XXI. mendearen hasieran munduko biztanleriaren erdia inguru paludismoa edo malaria endemikoak diren gunetan bizi zirela azpimarratu nahi dugu. Eta gaixotasunak aurreko generazioko antipaludikoekiko erresistentzia sortarazi du: oso eraginkorra den sendagai bat eta oso merkea, pertsonek normalki hartzen zutena paludismoarenak zirela susmatzen zuten sintomak zituztenean, Honen ohiko kontsumoa eta ondorengo erresistentziak malariak 2009an 800.000 pertsona ingururen bizitzarekin amaitzea ekarri du, Munduko Osasun Erakundearen azken txostenaren arabera, gehienak 5 urtetik beherako haurrak izanik Afrika subsahariarrean.
Garbi dago antimikrobianoen erabilpen desegoki eta irrazionalak mikroorganismo sendo hauek azaltzeko, zabaltzeko eta iraunarazteko baldintza faboragarriak sortzen dituela. OMEren datuen arabera, mikroorganismo sendoek sortutako izurriak ez die ohiko tratamenduei erantzuten, eta ondorioz gaixotasun luzeak eta hiltzeko arriskua dakartza.





