11.10.2011 IRITSIA. Urriaren 17a, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna
Aberastasunaren aurka jo. Orain!
Pobreziaren eta bazterkeria sozialaren aurkako borrokaren nazioarteko egunean, erakunde sozialok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarteari, pobrezia eta desberdintasunaren aurkako neurri zehatz eta eraginkorrak lortzeko.
Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan.
Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik.
Produkzioa, espekulazioa, jabetza pribatuaren pilaketa, mugarik gabeko hazkundea eta kontsumoa ez dira bateragarriak bidezko bizimodu iraunkorrarekin. Ezin da pobrezia kontrolatu aberastasuna kontrolatzen ez bada , batik bat kontuan hartuta baliabideak mugatuak direla. Berehala hasi behar dugu aberastasunaren, pilaketaren eta xahutzearen aurka borrokatzen.
Gobernuak kezkatuta daude oraindik finantza-erakundeek izan dituzten “galerengatik”, nahiz eta 2011ko urtarrila eta martxoa bitartean bankak ia 4.000 milioi euro irabazi zituen Estatuan.
Bien bitartean, doikuntza eta murrizketa sozialeko politikak abiarazi dituzte eta hazi egin dira langabezia, prekarietatea eta bazterkeria; berriro itzuli dira politika autoritarioak, pertsonen zirkulazio librea eragotzi da eta ahaztu egin dira herrialde pobretuetako zein gure gizarteetako pobrezia desagerrarazteko konpromisoak.
Hori guztia salatu eta mobilizaziorako deia egin nahi dugu: borondate politikoa behar da pobreziarekin eta desberdintasunarekin amaitzeko.
Joko arau asko goitik behera aldatuko dituzten mugimenduak planteatu behar ditugu; ihes egin behar dugu hazkundearen, kontsumoaren, produktibitatearen, lehiakortasunaren edo teknologia liberatzaileen mitoetatik, ongizatetik eta zorionetik urruntzen gaituztelako . Bat egin nahi dugu hazkunde murrizpena proposatzen duten mugimenduekin, helburutzat dutelako aberastasuna berdin banatzea, ingurumena errespetatzea eta pertsona guztiei bizitza duina ematea.
Zure esku ere badago egoera hau aldatzea: ezin dira justifikatu, baina bai ordea saihestu pobrezia eta desberdintasuna. Zure eguneroko bizitzan asko egin dezakezu mobilizazioaren eta salaketaren bidez eta gizarteko antolakuntza eta parte-hartzearen bidez. Zure inguruan badaude alternatibak eta aldatzeko proposamenak. Eraiki mundu justu eta solidarioago bat! Aberastasunaren aurka jo. Orain!
Beste urtetan bezala, Pobrezia 0 plataformak ekintza sail bat antolatu du Pobreziaren aurkako Astean
Urriak 14
Crisis alimentaria: ¿Insostenibilidad del modelo?
José María Medina, Prosaluseko zuzendaria.
San Telmo Museoan. Areto nagusia, 19.00tan.
Urriak 15
Kalejira eta batukada
Alde zaharrean 12:00etan
(Donostia Kantuzen laguntzarekin)
Pobreziaren kontrako herri bazkaria
Trinidad plazan, 13.30etan
(SARGI, Banda Bat eta Berpizturekin batera antolatua).
Manifestaldia, Aldaketa globalaren alde 150 elkarturik
Boulevardean, 18.00etan. M15M-k deitua
Urriak 16
Bizi-martxa
Haizeen Orrazetik-Sagües-Boulevarderaino, 12.00etan
Urriak 17
Zineforum: “Gran superficie”
“Consume hasta morir”-eko Isidro Jiménez-ek parte hartuko du, dokumentalaren guionista, zuzendari eta egilearekin batera.
Kutxa Salan (Arrasate 12-Donostia), 19.00etan
Kresala zineklubarekin elkarlanean
Urriak 18
Pobreza y derechos sociales en el marco de la crisis actual.
Koldo Casla, giza eskubideen ikertzaile eta ekintzailea
San Telmo Museoan. Areto nagusia, 19.00etan
Urriak 19
Recuperando los espacios de vida. Ecofeminismo y decrecimiento en el día a día.
Yayo Herrero, Ecologistas en Acción-eko koordinatzailea
San Telmo Museoan. Hezkuntza tailerra (2. solairuan), 19.00etan
Hauek osatzen dute Gipuzkoako Pobrezia 0 plataforma: Adra – Alboan – Amnistía Internacional – Behar Bidasoa – Calcuta Ondoan – Cáritas Gipuzkoa – Economistas Sin Fronteras – EGK-Euskadiko Gazteriaren Kontseilua – Elan Euskadi – Euskadiko GGKEen Koordinakundea Gipuzkoako Ordezkaritza – FISC – Haurralde Fundazioa – InteRed Euskal Herria – Medicus Mundi Gipuzkoa– Manos Unidas – Mugarik Gabe – Mugen Gainetik – Mundubat – Proclade Yanapay – Setem Hego Haizea – Sodepaz – SOS Arrazakeria – Stee Eilas – Tau Fundazioa – UNICEF Gipuzkoa





