IRITZIA
GIB/hiesaren aldaerak
Orain 25 urte VIH/hieseko lehen kasuak azaldu zirenetik, gaizotasuna mundu mailako epidemia bihurtu da. Eragindako pertsonen %95 herrialde pobreetan bizi dira.
Egunero, 6.800 pertsona baino gehiagok hartzen dute infekzioa eta 5.700 baino gehiago hiltzen dira gaixotasunagatik. Heriotza eta infekzio berri horien gehiengo handia Hegoaldeko herrialdetan gertatzen dira, aipatutako lurraldeen garapenean eragin negatiboa duelarik. Egun VIHarekin bizi diren ia 40 milloi pertsonen %95 herrialde pobreetan bizi dira. %65 Afrikan dago.
Kasu horien gehiengoa, VIH/hiesarengatik infekzio eta heriotzena, prebentzio eta tratamendu zerbitsuetara iristeko zaitasunengatik gertatzen dira. Gaixotasuna tratatzeko botiken prezio altuak oztopo garrantzitsuenetakoa dira. Haietako %74 oraindik papentatuta daude eta farmazeutika handi gutxi batzuen esku. Honek eragiten du Afrikako biztanleriaren %77k tratamendua eskura ez izatea.
Epidemiaren beste faktore erabakigarrietako bat gaixotasunaren feminizazioa da. Munduko lurralde guztietan VIH/hiesaren tasak emakumeengan gizonezkoengan baino gehiago hazten jarraitzen dute. Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunak eta emakumeek bizi duten disdriminizazio eta bortizkeria egoera, birusaren hedapenerako faktore giltzarriak dira. Stephen Lewisen, Afrikan Hiesaren inguruko gaietarako NBEko ordezkariaren esanetan, "ezingo dugu epidemiarekin amaitu emakumeen eskubideak VIH/hiesaren aurkako borrokaren oinarrizko alderdi izan arte".
Epidemiaren hedapena bi faktore hauen arabera ulertu behar dugu: gizon eta emakumeen arteko desberdintasunaketa pobrezia. Biak zuzenean eragiten diote GIB/hiesari, eta era berean, gaixotasunak berak desberdintasunak eta pobrezia maila areagotzen ditu.
Argi dago nazioarteko erantzuna ez dela nahikoa eta gobernuek GIBaren aurkako borrokan hartutako konpromisoak bete gabe jarraitzen duten asmoen adierazpen soila izaten jarraitzen dute. VIH/hiesaren aurkako borrokan epidemiaren kausa eta ondorioa diren dimentsioak atzematea beharrezkoa da. Mundu mailako larrialdi baten aurrean gaude, gainditua izateko mundu mailako eta dimentsio ezberdinetako esku-hartzea behar duena .





