06.04.2011 IRITZIA_Apirilak 7, Osasunerako Munduko Eguna
Kezka herrialde behartsuetan hezitako sendagileen Europarako eta Estatu Batuetarako “ihesagatik”
Imajina ezazu zure bizitza edo zure familiarena sendagilearengana joateko aukerarik gabe gaixo zaudenean, edo ospitalera joateko aukera izan gabe larrialdi bat duzunean. Zaila da, ez? Sinestezina badirudi ere, gaur egun ia 1.000 miloi pertsona daude munduan oinarrizko osasun zerbitzuetara jotzeko aukerarik gabe.
Denborarik eta dirurik ez izateagatik ezin dute osasun zentro batetara jo; landa guneetan bizi diren pertsonak, non osasun-langileen %25 baino ez dagoen, herri-guneetan gainontzeko %75 dagoelarik.
Giza errekurtsoen arazo larri hau batez ere Afrika Subsahariarrean ematen da. Zifrek erakusten dutenez, biztanleriak osasun-behar gehiago dituen lekuetan da mediku gutxiago eta heziketa okerragoa dutenak dauden lekua. Afrika munduko gaixotasunen zamaren %25 du, baina munduko osasun langileen %3 baino ez du.
Osasunerako Munduko Erakundearen arabera, osasunari buruzko Milenioko Garapenerako Helburuak lortzeko 2015ean osasuneko 25 profesional behar dira 10.000 biztanleko. Gutxieneko hauek erraz gainditzen diren Europan, 33 izanik 10.000 biztanleko, eta Amerika zifra honetara hurbiltzen da, 23 izanik 10.000 biztanleko, eta Afrikan 2 soilik. Honek zera esan nahi du, Afrikan Europan baino 16 aldiz osasun langile gutxiago dagoela.
Baina, zergatik gertatzen da hau? Orain dela urte askotatik osasunean diharduten langilek asko landa-gunetatik hiriguneetara joaten dira, sistema publiko batetatik instituzio pribatu batetara, edo herrialde behartsu batetatik errekurtso ekonomikoetan aberatsagoa den beste batetara, batez ere beraien itxaropen profesionalak, pertsonalak eta baita familiakoak ere hobetzen saiatzeko, askotan lan egiten duten baldintza txarrak direla eta. Herrialde hartzaileak, Estatu Batuak esaterako, ez dute behar duten profesionalen heziketan inbertitzen, beraien beharrak betetzeko behar dituzten sendagileen %30ª inportatzen dute. Honen ondorioa behar gehiago dagoen lekuetan osasun langile gabezia handiagoa da.
Estatu espainiarrean aurpegi bikoitza bizi da: lan-baldintza eta baldintza pertsonal hobeagoen bila dabiltzan sendagileen inportatzaile eta esportatzaileak gara. Atzerriko sendagileek estatuko langileen %12,5ª suposatzen dute, eta hauen jatorrizko herrialdeak batez ere Ertamerika eta Karibekoak dira, nahiz eta mendebaldeko eta ekialdeko Afrikatik, ekialdeko Europatik eta Asiatik ere iristen diren. Beraien jatorrizko herrialdeei heziketan urteko 50 milioi dolar kostatzen zaizkien langileak.
Espainiako Atzerriko Sendagileen Sozietateak (SEMEX) bere kideak 25.000 profesional ingurutan zenbatzen ditu, hauek Estatuko sendagileen guztizkoaren, 203,000 pertsona inguru, %12,5 suposatzen dutelarik, Portzentaia hauek igo egiten dira Madril edo Katalunia bezalako autonomia erkidegoetan. Madrilgo Sendagile Elkargoaren ustez elkargoko hiru pertsonetatik bat atzerritarra dela.
Medicusmunditik jatorrizko herriei eskatzen diegu beraien osasun langileei ematen dieten tratua babestu eta hobetzeko, hauek osasunean duten heziketa profesionala zabaltzeaz gainera, batez ere landa-guneetan. Espainia bezalako herri jasotzaileei, migratzailei profesionalen mendetasuna murrizteko, herrialdean bertan profesional gehiago heziz.Gainera, aldibiko akordioak ezartzea ere eskatzen dugu herrialde esportatzaileekin talde honen migrazioaren finantza-inpaktua leuntzeko, bai eta iristen direnen bilketa eta tratu hobeagorako politika arduratsuak martxan jartzea ere.





