02.01.2012
Francesc Abel Fabre hil da, medicusmundi-ren sortzaileetako bat eta Europako bioetikaren aintzindaria
Igandean, abenduak 31, Francesc Abel y Fabre doktorea hil zen 78 urterekin. Bartzelonako mediku talde batekin batera, 1963. urtean espainiar Estatuko medicusmundi -ren sortzaileetako bat izan zen eta Afrikara egiten zituzten lehen bidai haiei esker, ondoren “nazioarteko lankidetza” izenarekin ezagutuko zen kontzeptuaren aitzindaria izan zen Katalunian eta espainiar Estatuan.
Medikuntzan eta kirurgian zen doktore, obstetrizian eta ginekologian aditua, eta teologiako lizentziatuduna. Borja de Bioética Institutua sortu zuen 1976.urtean, Europan sortu zen lehena, eta honi esker, bioetikaren aitzindari dugu. Erakundearen zuzendaria izan zen 1999 arte eta bertako kide izaten jarraitu zuen, nahiz eta, azkeneko hilabeteetan, bere osasun ahularen ondorioz, jarduera profesionaletik aldendurik egon behar izan zuen.
Kataluniako Medikuntza Errege Akademiaren kide osoa zen eta Kataluniako Bioetika Lantaldea bultzatu zuen,; gainera, Bartzelonako Teologia Fakultatean irakasle gisa ibili zen eta Romako Unibertsitatearen irakasle gonbidatua izan zen.
1996an Kataluniako Generalitateko Sant Jordiko Gurutzea jaso zuen, bere ibilbide profesionala ezagutzeko eta 2009an SIBI saria eman zioten argitaratutako lanengatik eta bioetikaren eremuan egindako ekarpenengatik.
Idazki honekin, medicusmundi -ren kide guztiok, gure dolumin bizienak transmititu nahi genieke Abel Fabre doktorearen familia eta lagunei. Elkarlana agertu zuen gizona izan zen, engaiatua, denontzako bidezkoagoa den mundu solidario baten bila ibili zen langile. Berea bezalako legatuek bultzatzen gaituzte jai eta aste, osasun eskubidearen alde lanean jardutea.
Goian bego.





